Etxepare Euskal Institutuak bost Euskara eta Euskal Kultura irakurle hautatzeko deialdia plazaratu du. Lanpostuak unibertsitate hauetan izango dira: Txileko Unibertsitatean eta Txileko Unibertsitate Katolikoan (Txile); Habanako Unibertsitatean (Kuba); Corkeko Unibertsitatean (Irlanda); Université de Pau et des pays de l'Adour (Iparralde) eta Brnoko Masaryk Unibertsitatean (Txekiar Errepublika). Argibideak, jarraian.
Donostia-San Sebastián. Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako bost irakurle hautatzea honako unibertsitateetan aritzeko:
Txile:
-Txileko Unibertsitatean, 2016-2017 ikasturtean, luzatzeko aukerarekin.
-Txileko Unibertsitate Katolikoan, 2016-2017 ikasturtean, luzatzeko aukerarekin.
Irlanda:
- Corkeko Unibertsitatean 2016-2017 ikasturtean, luzatzeko aukerarekin.
Kuba:
-Habanako Unibertsitatean 2016-2017 ikasturtean, luzatzeko aukerarekin.
Iparralde:
-UPPA Unibertsitatean, Baionako fakultatean 2016-2017 ikasturtean, luzatzeko aukerarekin.
Txekiar Errepublika:
-Brnoko Masaryk Unibertsitatean 2016-2017 ikasturtean, luzatzeko aukerarekin.
Eskabideak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 6ra bitartekoa izango da (barne).
DEIALDIAREN LABURPENA ETA ERANSKINAK
DEIALDI OFIZIALA:
2016.04.21 EHAA / DEIALDIA