euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxeparek kultura eta irakurletzak sustatzeko diru gehiago erabiliko du 2012an aurrekontu beretsuarekin

2011/11/16

Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa
Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuak eta Zuzendaritza Kontseiluak astelehenean aurkeztu zuten Gasteizen 2012ko aurrekontuen aurreproiektua, jarduera-plana eta Institutuaren plan estrategikoa. Institutuak 2.8 milioiko aurrekontua izango du, aurtengoaren ia berdina, baina diru gehiago erabiliko du nazioartean euskal kultura zabaltzeko eta irakurle sarea sendotzeko. Horrez gain, katedra berria inauguratuko da Chicagon apirilean eta euskal zinema erakustaldia egingo da New Yorkeko Lincoln Center-en, besteak beste.

Vitoria-Gasteiz. Etxepare Euskal Institutuak orotara 2.8 milioi euroko aurrekontua izango duela iragarri du aste honetan. Horietatik 783.856 kultura alorreko diru-laguntzak emateko izango dira (aurreko urtean baino %11.68 gehiago). Irakurletza sarea indartzeko 712.000 euro erabiliko dira (2011an baino %78.1 gehiago). Lehendabiziko urtean erakundea ezagutarazteko eta finkatzeko egindako gastua nabari murriztuko da 2012an, eta, horrenbestez, kultura nazioartean zabaltzeko eta irakurletza sarea bultzatzeko diru-laguntzak handitu ahal izango dira.

Horrez gain Kultura Sailak beste 59.732 euro emango dizkio irakurletza sareari, izan ere, sail honek   Birminghameko Unibertsitatearekin, Uruguaiko Errepublikaren Unibertsitatearekin eta Mexikoko UNAMekin hitzarmenak zituen Etxeparek programaren kudeaketa hartu aurretik. 2013tik aurrera, ordea, irakurletza sarea Etxepare Institutuaren esku geratuko da.

Euskal Zinea New Yorken

2012 urtean egingo dituen jardueren artean Etxeparek, besteak beste, hizkuntza gutxituekiko talde-lana sustatuko du, irakurleen formazioan lan egingo du eta katedra berriak sortuko ditu. Esaterako, Chicagoko Koldo Mitxelena katedra apirilean inauguratuko da. Halaber, datorren urteko martxoan euskara omentzeko jardunaldiak antolatuko dira Madrilen Euskaltzaindiarekin batera. Horiek guztiak, euskararen arloan.

Kultura alorrean, aldiz, diru-laguntzak berregituratu eta eskaerari begira moldatuko direla azaldu du institutuak. Era berean, institutuarentzat toki estrategikoak direnetan jarduerak indartuko dira: Madrilen, Bruselan eta New Yorken. Urtarrilean Etxepare Institutuaren aurkezpena egingo da Madrilen eta maiatzean New Yorkeko Lincoln Center-ean euskal zinemari buruzko atzera begirako erakusketa bat izango da.

 

 






« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia