euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larrazak hizkuntza minorizatuetatik egiten den ekarpena azpimarratu zuen atzo Berlinen

2020/09/25

Lau hizkuntza erakundeen arteko goizeko saioa. Arratsaldekoan EHUko katedradun Juanjo Alvarez aritu zen euskararen ordezkari
Lau hizkuntza erakundeen arteko goizeko saioa. Arratsaldekoan EHUko katedradun Juanjo Alvarez aritu zen euskararen ordezkari

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza Instituto Cervanteseko, Institut Ramon Llulleko eta Consello da Cultura Galegako ordezkariekin elkartu zen atzo Berlinen Hizkuntzen Europako Egunaren harira. Bertan, hizkuntza ez hegemonikoetan aritzen diren institutuen “erantzukizun handia” aldarrikatu zuen Larrazak, hizkuntza horiek "ezagutu, onartu, erabili eta balora daitezen, eta eskubide osoko hizkuntzak bilakatu daitezen".

Instituto Cervantesek Alemaniako hiriburuan duen egoitzan zera baieztatu zuen Etxepareko zuzendariak: “balioetan oinarritutako Europa honetan, ezinbestekoa da homogeneotasunetik beharrean, desberdintasunetik elkar ulertzen ikastea”. Izan ere, “ezinezkoa da komunitatea sortzea edo zabaltzea, aniztasuna aintzat hartuta ez bada, eremu guztietan”. “Hiztun gutxiko eta era berean gutxituak diren hizkuntzetako ordezkariok ekarpen handia egin dezakegula uste dut, eleaniztasunaren kudeaketan dugun esperientzia zabalari esker”, gehitu zuen.

Bileraren ostean, Luis Garcia Montero Instituto Cervanteseko zuzendariak Estatu espainiarraren eleaniztasuna defendatu zuen, eta "hainbeste hizkuntza dituen herrialde batean bizitzeak duen aberastasuna ulertzea" beharrezkoa dela esan zuen. Halaber, hizkuntza koofizialek "mundua bizitzeko modu ezberdinak" eskaintzen dituztela esan zuen, "hizkuntza horiek hitz egiten den lurraldearentzako ez ezik, Espainia osoarentzat aberasgarri baitira". "Nahiago nuke, elebidun izateko zortea duten herritarrek, hizkuntza horiek galtzeko zorte txarra eduki ez dezaten", nabarmendu zuen.

-Ikus hemen twita eta bideoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia