Etxepare Euskal Institutuak presazko deialdia plazaratu du Berlingo Freie unibertsitarerako Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko. 2017-2018 ikasturterako da eta euskara jakiteaz gain, ingeles eta aleman eagutzak ere frogatu beharko dituzte hautagaiek. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 13an bukatuko da.
Donostia-San Sebastian. Deialdia atzoko eguneko --ekainaren 28ko-- EHAA buletinak argitaratu zuen, eta bere osotasunean hemen irakur daiteke.
Etxepare Euskal Institutuak zehaztu duenez, deialdia kaleratzearekin Freie Universität Berlin unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri du. Alemaniako unibertsitatean euskara eta euskal kultura eskolak eskainiko ditu hautatutako pertsonak.
Hona deialdian pdf-n, xehetasunekin eta eskabidea egiteko erabili behar diren inprimakiekin.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Eneko Agirre
irakurletzak@etxepare.eus
Tel 943 023407
Deitzailea
Etxepare Euskal Institutua
Tabakalera
Andre Zigarrogileen Plaza 1
20012 DONOSTIA
Tel +34 943 023400
www.etxepare.eus
Facebook: https://www.facebook.com/etxepare.euskal.institutua