euskal diaspora eta kultura
2011/07/22
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak euskal artistei zuzenduriko bi deialdi berri argitaratu ditu iragan uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bat musikariei zuzendua da, Euskal Herritik kanpo birak egiteko eta musika azokatan parte hartzeko, eta 167.475 euroko dirulaguntza banatuko du. Bestea, dantzariei eta dantza taldeei zuzendua da eta 28.710 euro banatuko ditu guztira.
Musika birak eta azokak
Dedialdi honetako laguntzak bi arlotan banatuko dira: batetik, birak egiteko laguntza (157.905 euro banatuko dira atal honetan) eta, bestetik, musika azoketan parte hartzeko laguntza (9.570 euroko zuzkidura orokorrarekin). Laguntza hauek eskatu ahal izateko baldintzen artean honakoak bete beharko ditu galdegileak, besteak beste: helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea eta jarduera ekonomikoen zergako dagokion epigrafean altan egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.
Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 22a arte egongo da irekia. Eskabide orriak eta bertan eskatutako gainontzeko agiriak Etxepare Euskal Institutuko egoitzara bidali behar dira (Prim kalea 7, 20.006, Donostia) edo 30/1992 Legean ezarritako beste edozein bide erabil dezakete eskabideak aurkezteko (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
-Informazio osoa eta eskabide orriak, hemen
Dantza birak
Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 28.710 eurokoa izango da, baina aldi berean bira bakoitzak gehienez 10.000 euro jaso ahal izango ditu (baina inoiz ez aurrekontuaren %70 baino gehiago izanez). Laguntzak Euskal Herritik kanpo 2011an zehar gauzatu diren edo gauzatuko diren birei zuzenduak dira (ikuskizun bakoitza kanpoko bost leku desberdinetan taularatu beharko da, gutxienez).
Ezingo dute deialdi honetan parte hartu izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko eratu diren birak, ez eta 15 lagundik gorako taldeen birak. Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden edo bertan egoitza soziala duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak izan behar dute eta ekonomi jardueren gaineko zergako dagokion epigrafean alta emanda egon behar dute (pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izan behar du).
Eskabidea eta gainerako agiriak Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariari zuzenduko zaizkio eta Etxepare Euskal Institutuaren bulegoetan aurkeztuko dira zuzenean (Prim kalea 7, 20.006, Donostia) edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
-Informazio osoa eta eskabide orriak, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus