euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak euskarari buruzko argazki lehiaketa antolatu du sare sozialetan

2012/11/08

Etxepareko arduradunak eta irakurleak institutuaren egoitzan (argazkia Etxepare)
Etxepareko arduradunak eta irakurleak institutuaren egoitzan (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Euskararen Nazioarteko Egunaren karira, Etxepare Euskal Institutuak sare sozialetan argazki lehiaketa abiatu du. Lehiaketa Etxeparek munduko 15 herrialdeetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako ikasleei eta irakasleei zuzendua da. Eurek bidalitako argazkiak Facebooken jarriko ditu Institutuak eta bozketa bitartez jendeak gustukoen dituenak aukeratuko dira. Ondoren Etxeparek izendatuko duen epaimahaiak irabazlea hautatuko du.

Donostia-San Sebastián. Datorren abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela eta,  Etxepare Euskal Institutuak mundu osoko 38 unibertsitatetan dituen euskara irakurleei eta ikasleei zuzuenduriko argazki lehiaketa jarri du abian. 'Etxepare munduan' izena du lehiaketak eta partaideak hasiak dira jada irudiak bidaltzen.

Hilaren 19an Etxeparek Facebook-en argitaratuko ditu irudiak eta bozketa bitartez bisitariek gustukoen dituzten bost argazkiak aukeratuko dituzte. Ondoren, Etxeparek izendatuko epaimahaiak argazki irabazlea hautatuko du eta abenduaren 3an emango dira jakitera irabazleen izenak.

Lehiaketa irabazten duen ikaslea zein haren euskara eta euskal kultura irakaslea izango dira saridunak. Lehenak, datorren udaran euskara ikastaro trinko bat egiteko aukera jasoko du.

Sei irakurletza berri

2012-2013 ikasturtean Etxepare Euskal Institutuaren irakurleen sarea indartu egin da, sareari honako unibertsitate berriak gehituz:  University of  Szeged (Hungaria), Eötvös Loránd University (Hungaria), Universitá Ca’ Foscari di Venezia (Italia), Alma Mater Studiorum Unversitá di Bologna (Italia) , Leipzig Universität (Alemania) eta Université de Pau et des Pays de L´Adour (Frantzia).

Hala, une honetan Etxepare Euskal Institutuaren euskara eta euskal kulturaren irakurleek (irakasleek) osatzen duten sarea 15 herrialdetako 38 unibertsitatetara iristen da. Zerrenda osoa, hemen.

Horrez gain, Institutuak Euskal Ikasketen Katedrak sortu ditu munduko3 unibertsitate esanguratsutan: 2011-2012 ikasturtean abian jarri ziren Bernardo Atxaga Katedra City University of New York (CUNY) unibertsitatean eta Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedra, eta aurten Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitatean zabalduko den  Eduardo Chillida Katedra.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia