Donostia-San Sebastian. EHAA Buletin Ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren lau dirulaguntza deialdi argitaratu zituen atzo, eta eskaerak egiteko epea gaurtik aurrera dago zabalik. Deialdiak literatura itzulpenak egiteko, euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko jarduerak burutzeko, zinema eta literaturako bidaia poltsetarako eta arte azoketan parte hartzeko dirulaguntzak eskatzeko dira. Ekainaren erdialdean irekiko diren mugikortasunerako dirulaguntzekin batera, Etxeparek guztira 525.000 euro bideratuko ditu aurten.
Kontsultatu deialdi bakoitza, baina erreferentzia moduan, uztailaren 5a da deialdi hauetara aurkezteko epemuga..
-Ikus deialdiak eta euren xehetasunak Etxepare Euskal Institutuaren webgunean