euskal diaspora eta kultura
2014/01/21
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak deialdia zabaldu dute Poloniako Wroclaw hirian hiru egonaldi artistiko egiteko. Bekak arte eszeniko, musika, literatura, arte plastiko eta ikus-entzunezko sortzaileei zuzenduak dira. Egitasmoaren helburua zera da: euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzea eta beste kultura eta disziplina artistikoekin elkarrizketa bultzatzea, elkar aberasteko.
Beka hauek Etxeparek eta Donostia 2016 Fundazioak sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren emaitza dira. Donostiarekin batera Wroclaw izango da Europako Kultur Hiruburua 2016an.
Deialdiaren baitan hiru euskal sortzaile hautatuko dira egonaldi artistikoa egiteko Wroclaw hirian. Sortzaileek 15-20 eguneko egonaldia egingo dute hiri poloniarrean, aurtengo ekainean edo uztailean. Epe horretan Wroclaw/Donostia 2016 proiektuen inguruan garatu beharko dute proiektu artistikoa. Sortzaile bakoitzak 2.000 euroko poltsa jasoko du eta, horrez gain, ordainduta izango ditu bidaia, ostatu eta mantenu gastuak.
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da. Eskabideak Etxepare Institutuaren egoitzan (Prim kalea, 7. 20006 Donostia-San Sebastián) aurkeztu behar dira edo deialdian jasotzen diren beste aukerak baliatuta.
-Deialdia, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus