Donostia-San Sebastian. Sortu zenetik 2007an, Euskal Herriko kultura ondareari nazioartean gainerako hizkuntza eta kulturen artean merezi duen lekua ematearren dihardu Etxepare Euskal Institutuak, ez bakarrik baina bereziki euskaraz sortzen denari, arte eta diziplinak oro eremu, literatura, musika eta zinematik hasi eta dantza, arkitektura, pintura-eta tartean, euskal sortzaileei eta euren obrei bideak erraztuz mundura daitezen, eta eskura ipiniz euskal ekarpenen ezagutza mundu osoko gainerako kulturgile eta zaletuen artean.
Lantzen dituen arloak eta bultzatu nahi dituen ekimenak hobeto ezagutaraztearren honako bideo berria ekoitzi eta plazaratu du