euskal diaspora eta kultura
2013/11/25
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak bi pertsona hautatuko ditu Argentinan, La Platan; eta Hungarian, Budapest-eko Eotvos Lorand-en eta Szeged-eko Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Kultura irakurle jarduteko.
Hautagaiek unibertsitate gradu bat beharko dute eduki (lizentziatura), hobe Euskal Filologian edo Euskal Ikasketen arloan, edo Itzulpen edo Interpretaritzan (A hizkuntza euskara), edo bestela beste edozein lizentziatura eta PL3 titulua edo baliokideren bat.
La Platako UNLP unibertsitatean, 9 eskola-ordu asteko eman beharko ditu, eta irakurletzak 20.000 euroko kopurua dauka egotzita (10.000 euro soldata).
Hungariako kasuan, aipatu bi unibertsitateetan, Budapest-eko Eotvos Lorand eta Szeged-eko Unibertsitatean emango ditu eskolak, lau ordu astero lehenengoan eta beste lau bigarrenean, eta diru-kopurua 8.500 eurokoa izango du egotzita, nahiz eta kasu honetan espainiar hizkuntza eta kultura eskolak emateko aukera ere izango duen, osagarri, eta unibertsitateak, ostaturako dirulaguntza bat ere emango dion.
La Platan, martxoaren lehenaren aurretik beharko du sartu; eta Budapest eta Szeged-en, urtarrilaren 15aren aurretik. Hautagaiek abenduaren 21aren aurretik beharko dute aurkeztu euren proposamena, emailez edo Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, besteak beste.
-Deialdia osorik (link honetako testuak du soilik balioa), hemen topa dezakezu
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus