euskal diaspora eta kultura
2011/03/25
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Arte plastikoak eta ikusizko arteak Euskal Herritik kanpora sustatzeko eta hedatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu zuen atzo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Dirulaguntza honen xedea da arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak, artistak elkartrukatzeko proiektuak...). Erakusketak Euskal Herritik kanpora, Estatu Espainiarrean edo nazioartean izango dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren egileen lanak erakutsiko dira, bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere.
Eskaerak egiteko epea, atzotik hasita, hilabete batekoa izango da, eta jardueraren exekuzio epea 2011eko urtarrilaren 1etik 2011eko abenduraren 31ra joango da. 45.495 euroko dirutza ekonomikoa izango du dirulaguntza honek, eta eskaera batek jaso dezakeen gehienezko dirulaguntza 18.000 eurokoa izango da. Informazio osoa eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hemen.
Aurreko bi laguntzak
Horrez gain beste bi laguntza atera ditu aurten dagoeneko Etxepare Euskal Institutuak. Lehena, euskal antzerkiaren nazioarteko zabalkunderako laguntza deialdia izan zen, urte hasieran. Etxeparek 115.797 euro bideratuko ditu Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo birak egiteko eta antzerki-denboraldiak sustatzeko. Informazio osoa eta oinarriak, hemen.
Beste laguntza deialdia EAEko arte galeriek arte azoketan parte hartzea sustatzera bideratua da. Laguntza honen baitan 66.345 euroko emango ditu Etxeparek. Informazio osoa eta oinarriak, hemen. Diru-laguntza hau, Espainiako ARCO azokaz gain, Art Chicago (Chicago, AEB), Art Forum (Berlin, Alemania), Art Basel (Basilea, Suitza), Art Basel (Miami, AEB) FIAC (Paris, Frantzia), Art Brussels (Brusela, Belgika), Art Cologne (Kolonia, Alemania), Art Lisboa (Lisboa, Portugal), Art Frankfurt (Frankfurt, Alemania), ARTISSIMA (Turino, Italia), Frieze Art Fair (Londres), Pulse Art (Miami,AEB), Paris Photo (Paris, Frantzia), Viennafair (Viena, Austria), Maco (Mexico DF), The Armory Show (Chicago, AEB) eta Pulse Art (New York, AEB) azoketan parte hartzea sustatzeko da.
Datozen hilabeteotan beste zenbait dirulaguntza deialdi argitaratuko dira, dantza, musika, zinema eta beste hainbat kultur alorretara bideratuta.
Aurrekontuaren %48a
Etxepare Euskal Institutuak azpimarratu du 2011 urtean Etxeparek 1,3 milioi eurotik gora bideratuko dituela dirulaguntzetara, bere aurrekontuaren %48. Arestian aipatu laguntzek eta urtean zehar argitaratuko diren beste deialdiek aurrekontu horretako 751.359 euro jaso dituzte. Beste 600.000 euro munduko hainbat unibertsitatetan irakurle programak, katedrak eta bekak sortu eta mantentzera bideratuko dira.
Irakurle programari dagokionez 2011-2012 urtean nazioarteko 30 bat unibertsitatetan irakurlegoak abian jarri edo mantendu nahi dituzte Kultura Sailak eta Etxepare Institutuak. Ahalegin honetan aurreko urteko aurrekontua biderkatu egin da ia. Aurekontu honen barruan sartzen dira, aurten abiatu diren irakurlego berriez gain (oraingoz AEBetako Stanford-en eta Ingalaterrako Liverpool-en), New York City University-n (CUNY) irekiko den Bernardo Atxaga katedra eta irakurle programatan dauden 25 ikaslek Euskal Herrian euskara ikasteko bekak.
Irakurle aukeraketa
Azkenik, aipatu datorren apirilaren 11an argitaratuko dela EHAAn ondorengo 10 unibertsitate hauetan irakurleak aukeratzeko ebazpena:
-Finlandian, Helsinkiko Unibertsitatea
-Polonian, Varsoviako Unibertsitatea
-Txekian, Masarykova Unibertsitatea
-Errusian, Lomonosov Moscow State University
-Mexikon, Universidad Iberoamericana A.C.
-Erresuma Batuan, Liverpool-eko Unibertsitatea
-Amerikako Estatu Batuetan, Stanford University
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus