euskal diaspora eta kultura
2013/06/07
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur bertan, ekainaren 7an, argitaratu du deialdia. Etxepare Euskal Institutuak jarri du abian hiru irakurle hautatzeko prozesu hau. Lanpostuak Alemaniako eta Irlandako unibertsitatetan dira eta eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den biharamunetik hasita.
Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak honakoak dira: Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Lehentasuna izango dute Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua dutenek edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoek (A Hizkuntza: euskara). Aurreko tituluak izan ezean, graduko titulua (edo lizentzia) eta EGA edo baliokidea izatea.
Lanpostuen ezaugarri batzuk:
-Irakurle Konstantzako Unibertsitatean: Zenbatekoa: 29.250 euro irakurletzarako. Klase-orduak: astean 6-8 eskola-ordu. Baldintza zehatzak: Alemaneko A2 maila ziurtatua.
-Irakurle Frankfurteko Unibertsitatean: Zenbatekoa: 27.900 euro irakurletzarako. Klase-orduak: astean 8 eskola-ordu. Baldintza zehatzak: Alemaneko C1 maila ziurtatua.
-Irakurle Corkeko Unibertsitatean: Zenbatekoa: 16.000 euro irakurletzarako. Klase-orduak: 2013-2014 ikasturtean 150 ordu (50-70 eskola-ordu eta gainontzekoak, 150 ordu osatu arte, Etxepare Euskal Institutuari lotutako lanak egiten). 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan gehienez 150 klase-ordu. Baldintza zehatzak: Ingeleseko C2 maila ziurtatua.
-Deialdiari buruzko informazio guztia, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus