euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak 'Alan R. King' Euskal ikasketen katedra berria sustatu du Galesen: zabalik irakasle aurkezteko epea

2022/04/11

Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean
Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra berri bat sustatu du, Galesen, University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean. Aberystwyth-en egoitza duen Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS ingelesezko siglatan) egongo da kokatuta eta euskal eta galestar soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan akademikoa sustatzea izango du helburu, baita euskal eta galestar kultura eta hizkuntzen arteko elkar ezagutza indartzea. CAWCS 1985an sortu zuten Galesko Unibertsitatearen baitan talde dinamikan oinarritutako ikergune gisa. Ordutik Galesko eta beste herrialde zeltikoetako hizkuntzak, literaturak eta kulturak, eta hauen arteko harremana ditu ardatz.

Alan R. King hizkuntzalari, hizkuntza gutxituen aldeko aktibista eta 2003az geroztik euskaltzain urgazle izen zen eta 2019an hil zen goiztiar 64 urte zituela. Orain, bere izena daraman katedra berri honen bidez, Galesko Unibertsitateko graduondoko programetan eta CAWCSeko ikerketa foroetan euskal ikasketak sustatuko dira hitzaldi eta mintegien bidez.

Urtero, deialdi ireki bidez hautatutako irakasle edo ikertzaile gonbidatu batek sei asteko egonaldia egingo du Galesko Unibertsitateko CAWCSen. Egonaldiaren baitan, ikerketa mintegia burutu eta hitzaldi ireki bat eskainiko du hizkuntza politika eta plangintzaren inguruan, Unibertsitateko graduondoko programetako ikasleei  hainbat saio emango dizkie eta hizkuntzalariei zuzendutako euskal gramatika edo hizkuntza mintegi bat ere emango du.

Abian aurreneko irakasle edo ikertzaile gonbidatua hautatzeko deialdia

Zabaldu berria da Alan R. King katedrako lehen irakasle edo ikertzaile gonbidatua hautatzeko deialdia eta maiatzaren 9ra arte jasoko dira hautagaitzak. Eskabideak Etxepare Euskal Institutuaren webgunean eta University of Wales Trinity Saint David unibertsitatearen webguneetan aurki daitezke, eta posta elektronikoz bidali beharko dira canolfan@cymru.ac.uk helbidera.

Hautagaia hautatzeko, irakasle eta ikertzaile profilez gain, kontuan hartuko dira euskararen hizkuntza plangintzan, eremu soziolinguistikoko azterketetan eta euskararen alfabetatze munduan ari diren aditu eta profesionalenak ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia