euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutua Euskara eta Euskal Kultura irakurle bila dabil Berlin, Tbilisi, Paris, Chicago eta Leipzig-erako

2021/04/19

Irakurleetako batek Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-n irakatsiko du Euskara eta Euskal Kultura
Irakurleetako batek Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-n irakatsiko du Euskara eta Euskal Kultura

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutua Euskara eta Euskal Kultura irakurle bila dabil Alemaniako Berlin eta Leipzig, Georgiako Tbilisi, Frantziako Paris eta Estatu Batuetako Chicago hirietako beste hainbeste unibertsitatetan, Parisen ezik, non unibertsitateak bi diren. Xehetasun guztiak martxoaren 31ean argitara emaniko EHAA buletin ofizialeko Martxoaren 5eko Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak sinatutako Ebazpenean datoz (Chicagoko kasuan, adi oharrari). Hautagaiak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da.

Hona herrialdeak, hiriak eta unibertsitateak:

-Alemaniako Berlingo Freie Unibertsitaterako
-Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University Unibertsitaterako
-Frantziako Sorbonne Nouvelle Université eta Sorbonne Université Unibertsitateetarako
-Estatu Batuetako Chicagoko Unibertsitaterako (adi oharrari)
-Alemaniako Leipzigeko Unibertsitaterako

-Ebazpenaren testua euskaraz (pdf); eta testu elebiduna



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia