euskal diaspora eta kultura
2010/12/02
PUBLIZITATEA
Guadalajara, Mexiko. “Bilera hauek oso garrantzitsuak izan dira, Etxepare Institutuaren lana indartzeko aukera ematen digutelako eta era berean Guadalajarako Nazioarteko Azokan izango ditugun hurrengo parte hartzeen ildo nagusiak planteatu ditugulako”, adierazi du Goenagak.
Urteak dira euskal idazle eta editoreek parte hartzen dutela azoka honetan. Aurten ere euskal editorialak stand propio batekin daude hemen. Bertan, Euskadiko argitaletxeen liburuak aurkezten dira, Txalaparta, Ediciones Mensajero, Editorial Desclée, Alberdania, Ediciones Saldaña eta Editorial Nerearenak, besteak beste. Idazleei dagokienez, Unai Elorriagak (Bilbo, 1973) 'Londres kartoizkoa da' nobela aurkeztu zuen asteartean Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokaren baitan.
Aizpea Goenaga, Fondo de Cultura Economica-ko (CFE) koordinatzailearekin ere, Tomás Granados Salinasekin, bildu da, erakunde honek kudeatzen dituen azoka eta idazle erakusketetan parte hartzeko. Guadalajaro Zinemaldiko zuzendari Ivan Trujillorekin ere elkarretaratu eta datorren edizioan euskal zinemak presentzia eduki aldera euskal zinegileen lana erakusteko akordiora iritsi dira bi zuzendariak.
Euskal Herritik, honako argitaletxeak bertaratu dira aurten Guadalajarako Azokara:
-Alberdania, Argitaletxea
-Bassarai Edizioak
-Cuadernos de Alzate
-Desclée de Brouwer
-Elhuyar
-Elkarlanean
-Erein, Argitaletxea
-Euskaltzaindia
-GEU, Argitaletxea
-Mensajero Sau, Edizioak
-Nerea, Argitaletxea
-Saldaña
-Susaeta Edizioak
-Ttarttalo
-Txalaparta
-Txertoa
-Deustuko Unibertsitatea
-Nafarroako Unibertsitatea, Edizioak - EUNSA
-Euskal Herriko Unibertsitatea
-Nafarroako Unibertsitate Publikoa
-Verbo Divino, Argitaletxea
-Azokaren webgunea: www.fil.com.mx
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus