euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutua, Agirre Lehendakaria Center eta McGill Unibertsitatea lankide Montrealen euskal katedra bat sortzeko

2018/04/23

Sinadura ekitaldian Juan Jose Ibarretxe (ACL), Bingen Zupiria (EJ), Irene Larraza (Etxepare Institutua) eta Philip Oxhorn (McGill) (arg. Irekia)
Sinadura ekitaldian Juan Jose Ibarretxe (ACL), Bingen Zupiria (EJ), Irene Larraza (Etxepare Institutua) eta Philip Oxhorn (McGill) (arg. Irekia)

PUBLIZITATEA

Kultura eta berrikuntza soziala izango ditu ardatz, eta Quebec eta Euskal Herriaren arteko ikuspegi konparatua landuko du. McGill Unibertsitateko eta Euskal Herriko ikerlari eta akademikoen elkartrukea sustatuko du. McGill Unibertsitateko CRIEM (Centre de recherches interdisciplinaires en études montréalaises) zentroan egongo da kokatuta, eta kultura eta berrikuntza soziala izango ditu ardatz.

Montreal, Quebec. Etxepare Euskal Institututik jakinarazi denez, Etxepare Institutua berak, Agirre Lehendakaria Center-ek (ALC) eta McGill Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute, datozen hilabeteetan euskal ikasketen katedra berri bat sortzea ahalbidetzearren. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria, Quebec-ekin kultur harremanak sendotzeko asmoz egin duten bidaiaren testuinguruan sinatu da akordioa.

Katedra berria McGill Unibertsitateko CRIEM (Centre de recherches interdisciplinaires en études montréalaises) zentroan egongo da kokatuta, eta kultura eta berrikuntza soziala izango ditu ardatz. Hizkuntza, eleaniztasuna eta kulturartekotasuna dira, besteak beste, CRIEMen lan-arlo nagusiak. Era berean, McGill Unibertsitateko eta Euskal Herriko ikerlari eta akademikoen arteko trukea bultzatuko da, nazioartean erreferentzia den unibertsitate honetan euskal kulturari buruzko ikerketa sendotzeko.

Zupiria sailburuaren hitzetan, hitzarmen honi esker “unibertsitatean leiho bat zabaltzen da, aukera emango diguna gure berri emateko, eta munduaren aurrean agertzeko gure kulturaren, hizkuntzaren, ondarearen eta gizarte aldaketen bidez”.

Katedra berrian eskainiko diren ikasketetan Quebec eta Euskal Herriaren arteko ikuspegi konparatua landu, eta bi kulturen arteko elkarrizketa sustatuko da. Graduondoko ikasleei zuzenduta egonagatik ere, ikasketak graduko ikasle eta unibertsitateko osoko komunitateari irekita egongo dira.

Hitzarmena Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak; Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendariak; Juan Jose Ibarretxe ALCko zuzendariak, eta Philip Oxhorn McGill Unibertsitateko errektoreordeak sinatu zuten ostiral goizean (arratsaldea Euskal Herrian), McGill Unibertsitatean antolatutako jardunaldi akademiko baten baitan. “Culture and Social Innovation Beyond Boundaries: from Basque Country to Quebec” (Kultura eta berrikuntza soziala mugetatik haratago: Euskal Herritik Quebec-era) izenburupean Ipar Amerikako hainbat unibertsitatetako adituk kultura, hizkuntza eta berrikuntza sozialaz eztabaidatu zuten hainbat hitzaldi eta mintegitan. Halaber, Zupiria sailburuak eta Ibarretxek hitzaldi bana eman zuten.

Etxepare Euskal Institutuak mundu akademikoan euskal ikasketak sustatzeko zortzi katedra jarri ditu abian orain arte Liverpool, Chicago, Bordeaux-Montaigne, Massachusetts Amherst, New York, Johann Wolfgang Goethe, Nevada Reno eta Boise State unibertsitateetan. McGill Unibertsitatearekin sinatutako akordio honek euskal kultura nazioarteko ikasle eta ikerlarien artean ikusgarriago egiten lagunduko du. Nazioarteko sailkapenetan punta-puntan dagoen unibertsitatea da McGill, Kanadako zaharrena, eta 150 herrialdetako ikasleak ditu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia