euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxeparek antolatuta, 'Euskal Kultura eta gatazka politikoa' mintegia gaur abiatuko da Konstanz Unibertsitatean

2012/02/13

Konstanz Unibertsitateko kanpusa
Konstanz Unibertsitateko kanpusa

PUBLIZITATEA

Gaur eta bihar euskal kultura eta gatazka politikoaren inguruan hausnarketa egingo du nazioarteko aditu talde batek Alemaniako Konstanz Unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin antolatu den mintegiaren barruan. Biltzar hau unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoaren lehendabiziko ekitaldia da. Topaketaren arduradunak Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen sustapenerako zuzendaria, eta Pere Joan Tour eta Georg A. Kaiser, Konstanz Unibertsitateko katedradunak, dira. Parte hartzaile euskaldunen artean daude, besteak beste, Imanol Murua kazetaria eta Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano eta Iban Zaldua idazleak.

Konstanz, Alemania. Etxepare Euskal Institutak eta Euskara irakurlegoak antolatuta, "Euskal kultura eta gatazka politikoa" izeneko mintegia egingo da gaur eta biharKonstanz Unibertsitatean. Biltzarraren helburua euskal gatazkaren inguruan hausnarketarako esparrua eskaintzea da, eta hausnarketa horretan euskarazko literaturak sortu dituen gatazkari buruzko berbaldi narratiboak izango dira, besteak beste, mintzagai. Izan ere, Konstanz Unibertsitateak horretarako inguru aproposa eskaintzen du, bertan baitira literaturan terrorismoak duen errepresentazioa aztertzen duten ikerketa-talde entzutetsuak.

Mintegi hau da unibertsitateko Euskara irakurlegoaren lehendabiziko ekitaldia, eta aipatugarria da unibertsitatea bera izan zela gai honi buruzko topaketa egitea proposatu zuena. Mintegian parte hartuko dute, Juan Aranzadi, Jesús Casquete, Francisco Letamendia eta Gonzalo Álvarez Chillida historialariak; eta baita ere José Ramón Uriarte, Maitena Etxebarria, Mari Jose Ezeizabarrena eta Itziar Idiazabal hizkuntzalariak.

Horrez gain, bertan ariko dira Imanol Murua kazetaria eta Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano edo Iban Zaldua euskal idazleak ere. Izan ere, mintegiaren tesietako bat da literatura eta fikzio garaikidea errealitatea erakusteko, aztertzeko eta berreraikitzeko esparru pribilegiatuak direla.

Mintegiaren barruan, gaur arratsaldean Ruper Ordorika kantari oñatiarrak kontzertua eskainiko du.

Mintegiaren programa, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia