euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pauso berria Etxepare Euskal Institutua abiatze bidean: Patronatuko kideak izendatzen dituen dekretua onartu dute gaur

2008/06/24

Miren Azkarate, Kultura sailburua
Miren Azkarate, Kultura sailburua

PUBLIZITATEA

Kultura Sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kideak izendatu ditu, horretara zuzendutako Dekretua onartuz. Etxepare Euskal Institutua Kultura sailari atxikitako berezko gaitasuna eta izaera juridikoa duen zuzenbide pribatuko herri erakundea da eta euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpena du xede. Izendatu berria den Patronatuko kideen artean besteak beste Ibarretxe lehendakaria, Miren Azkarate Kultura Sailburua, Iñaki Aguirre Kanpo Ekintzetarako idazkaria eta kultura arloko hainbat ordezkari daude, hala nola, Andres Urrutia, Pantxoa Etchegoin, Javier Retegi, Koldo Martinez, Ludger Mees edo Marijose Olaziregi.

Vitoria-Gasteiz. Patronatuko kideak izendatzen dituen Dekretua onartuta, Eusko Jaurlaritzako gaurko Gobernu Batzordeak beste aurrera pausoa eman du Etxepare Euskal Institutuaren abiatze aldera. Onartutako Dekretuak honako Patronato kide hauek izendatu ditu:

1.- Patronatuko berezko kideak:

• Lehendakaria den Juan Jose Ibarretxe Markuartu jauna.

• Kultura sailburua den Miren Azkarate Villar andrea.

• Kanpoko ekintza, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasun eta herri-administrazioaren arloan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailen ordezkari gisa:

– Iñaki Aguirre Arizmendi jauna.

– Gurutz Larrañaga Zubizarreta jauna.

– Ibone Amezaga Arregi andrea.

– Patxi Baztarrika Galparsoro jauna.

– Karmelo Arcelus Mugica jauna.

• Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari gisa:

– Josune Ariztondo Akarregi andrea, Kultura diputatua.

– Maria Jesus Aramburu Orbegozo andrea, Kultura diputatua.

– Lorena Lopez de la Calle Arizti andrea, Kultura diputatua.

• Institutuaren zuzendaria. Idazkari gisa arituko da, hitzarekin baina botorik gabe. (Zuzendariaren izendapena ondoren gauzatuko da)

2.- Patronatuko kide ez-berezkoak:

a) Euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkariak:

- Andres Urrutia Badiola jauna.

- Javier Retegi Ayastuy jauna.

- Ludger Mees jauna.

- Nekane Arratibel Insausti andrea.

- Roberto San Salvador del Valle Doistua jauna.

- Mª Jose Olaziregi Alustiza andrea.

- Marta Monfort Ayestaran andrea.

- Filgi Claverie Michelena jauna.

- Miren Jaio Atela andrea.

- Josu Erguin Aranburu jauna.

- Jon Bagües Erriondo jauna.

- Pantxoa Etchegoin Elissagaray jauna.

- Koldo Martinez Urionabarrenetxea jauna.

- Itziar Idiazabal Gorrotxategi andrea.

- Aurkene Alzua Sorzabal andrea.

b) Kulturaren sektore profesionalen ordezkariak, Eusko Legebiltzarrak proposatuta:

- Luis Mª Mujika Urdangarin jauna.

- Iñaki Arteta Orbea jauna.

- Alma Fernández Alonso andrea.

- Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria jauna.

- Jose Luis Lizundia Askondo jauna.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak eta Patronatuaren osaketa bilera uztailean egitea aurreikusten da.

Etxepare Euskal Institutuaren xedeak euskara eta euskal kulturaren mundu zabalpenarekin lotzen dira, Beñat Etxeparek esan zuen “jalgi hadi mundura” leloaren bidetik. Hori horrela Etxepare Euskal Institutuak honako xedeak ditu:

a) euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera munduan sustatzea, hura partekatzen duten komunitate guztien ekarpenak errespetatuz; euskara nazioartean onartua izan dadin laguntzea eta sustatzea; eta jarduera horiek hedatzen eta horien kalitatea hobetzen lagunduko duten behar adina neurri eta ekintza sustatzea.

b) Euskal kultura, herri honetan sortutako kultura kanpora hedatzen laguntzea bere forma guztietan.

c) Gure herriaren errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko kolektibitateetara hurbiltzea, baita euskal komunitateak dauden edo harreman historiko kulturalek edo komertzialek hala gomendatzen duten herrietara ere.

Antolakuntza eta jarduera Dekretuak Etxepare Euskal Institutua bi arlo sektorialetan antolatzen du euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenerako xedea betetzeko:

a) Euskal kulturaren sustapena eta zabalpena.

b) Euskararen sustapena eta zabalpena.

Euskal kulturaren sustapen eta zabalpen arloaren baitan uztartzen dira, besteak beste, musika, arte eszenikoak, ikus arteak, zinema, arkitektura eta diseinua.Euskararen sustapen eta zabalpenaren arloaren baitan Etxepare Euskal Institutuak euskararen irakaskuntza, ikerketa eta ezagutza bultzatuko du. Bere xedeak betetzeko Etxepare Euskal Institutuak, bere ekimenez edo hirugarrengo batekin elkarlanean, euskara irakasteko ikastaroak sortu, sustatu eta antolatuko ditu eta horrekin batera, Administrazioak euskararen ezagutza egiaztatzeko onartuta dituen probak antolatuko ditu, euskara hedatzea helburu duten ekintzak sustatu eta gauzatuko ditu zuzenean eta sare telematikoen eta teknologia berrien aukeren bitartez; euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenari begira, euskara eta euskal kulturaren ikerketa eta irakaskuntza Euskaditik kanpoko unibertsitateeta bultzatuko du lektoradoak eta eusko ikaskuntzen ikasketei laguntza emanda eta atzerriko ikerketa-zentroekin elkarlana bultzatuz. Kultura eta hizkuntzen alorrekin zer ikusia duten azoka eta ferietan parte hartuko du. Horrekin batera, kultur produkzio eta espresio desberdinen mundu zabalpena bultzatuko du eta hedapen kulturaleko jarduerak estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin eta herrialde anfitrioietako erakundeekin elkarlanean egingo ditu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia