Buenos Aires, Argentina. Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxepare Euskal Institutua da Euskal Herritik kanpo euskararen irakaskuntzaz arduratzen den erakundea, Eusko Jaurlaritzako erakunde autonoo gisa. Bere izenean, Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegik euskal etxeetan euskara klaseak sustatzeko hitzarmenak sinatu zituen urtarrilean Argentinako, Brasilgo, Peruko, Txileko eta Uruguaiko hainbat euskal erakunderekin.
Historikoki Argentinan kontzentratu izan ziren euskal etxeetako lehenengo euskara klase gehienak. Gaur egun, berriz, eta Euskara Munduan programari esker, asko ari da zabaltzen eskaintza Hego Amerikako gainerako herrialdeetan. Erakunde askok aurrez aurreko eta/edo on line motetako aukerak ematen dituzte. Azken irakaskuntza-mota honek bestalde zerikusi handia izan du eskaintzaren zabaltzearekin orain klaseetan parte hartzeko ez delako nahitaezkoa zeu bizi zaren herrian euskal etxe bat egotea.
Hego Amerikako udazken hasi berri honetan, martxan daude ikastaro prozesuak euskal etxe guztietan.
BRASIL
- Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxean, hasierako maila emango dute, asteazkenetan, arratsaldeko 7etan, on line. Irakaslea, Sabrina Otegui argentinarra. Informazioa gehiago, hemen.
PERU
- Limako Euskal Etxean, bi maila eskainiko dira: hasierakoa, apìrilean hasteko, eta ertaina. Modalitatea, berez, hibridoa da: ikasle batzuk Euskal Etxera joaten dira eta beste batzuk zoom bidez segitzen dituzte klaseak. Irakaslea, Nerea Elorriga bilbotarra. Informazio gehiago, hemen.
- Trujilloko Euskal Etxean, A2 mailako talde bat dago, on line, Cecilia Canz argentinarra irakasle. Informazio gehiago, hemen.
TXILE
- Santiagoko Euzko Etxean, hiru ikastaro eskainiko dira. A.2 mailakoa, on line, Raimundo Zubelzu Hernández txiletarra irakasle; A1.1 mailakoa, hasi berrientzat, aurrez aurre izango da Euskal Etxearen egoitzan, Barakaldoko Ander Ezeiza irakasle. A1.1 mailako talde bat ere irekiko da on line modalitatean. Informazioa, hemen.
- Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak bi talde irekiko ditu aurten. A1.1 (hasierakoa) ostiraletan, 19etatik 21etara. Aurreratuak, ostegunetan 20etatik 21:30etara. Biak zoom bidez, Christian Etxeberria irakaslearekin. Informazioa, hemen.
- Viña del Mar-eko Euzko Etxeak bi ikastaro eskainiko ditu. A1.1 mailakoa eta aurreratua. Biak izango dira astearteetan eta ostegunetan, arratsaldeko 7etan hasierakoa eta horren ondoren bestea. Irakaslea Begoña Muñiz. Informazioa, hemen.
URUGUAI
- Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak bi maila eskainiko ditu, bi modalitatetan. Hasierako taldea, A1.1 aurrez aurre izango da, astearteetan eta ostegunetan. Goi maila, astelehenetan eta ostiraletan, on line. Informazio gehiago, hemen.
- FIVUren bitartez Montevideoko Euskaro Euskal Etxean, astearteetan dira klaseak (Laura Moreno da irakaslea); Montevideoko Haize Hegoan, ostiraletan (Martin Zabalza); Carmeloko Ibai Ondoko Etxean on line dira klaseak, asteazkenetan, eta mailak, A2.1 eta A1.1 (Gabriel Arce); eta San Joseko Euskaldunak Euskal Etxean, larunbatetan dira eskolak (Noel Abella). Euskal etxe guztiek aurrera jarraitzen dute aurreko taldeekin eta, interesatuak badaude, talde berriak sor ditzateke hasi berrientzat. Informazioa, hemen.
- Saltoko Euskaldunen Taldean ere jarraituko dute euskara eskaintzarekin, xehetasunak adierazteke
ARGENTINA
-Argentinan, FEVArekin sinatu zuen hitzarmena Zinkunegik. Argentinako informazio gehiago, hemen.
- Euskaldunak Denak Bat, Arrecifes centrovascoarrecifes@gmail.com 54 2478454468
- Centro Vasco Gure Txokoa, Azul azulcentrobasko@gmail.com 54 9 2281 370788
- Unión Vasca, Bahía Blanca uvasca@bvconline.com.ar 54 291 4544242
- Centro Navarro de Buenos Aires daniel.remondegui@gmail.com 54 9 11 4184 0794
- Euskaltzaleak. Buenos Aires idiomavasco@gmail.com 54 9 11 2457 5852
- Eusketxe Eusko Kultur Etxea. Buenos Aires eusketxe@gmail.com 54 11 4381 4611
- Centro Laurak Bat. Buenos Aires secretaria@laurakbat.com 54 9 1132497688
- Centro Vasco Guillermo Larregui. Chacabuco roarostegui@gmail.com 54 9 2352 441414
- Zingirako Euskaldunak. Chascomús cvchascomus@yahoo.com.ar 54 9 2215479240
- Beti Aurrera. Chivilcoy centrovascochivilcoy@yahoo.com.ar 54 9 2346-455693
- Euskal Echea. Comodoro Rivadavia enekaiz@gmail.com 54 9 297-5028282
- Baskos de la Confluencia. Cipolletti & Neuquen gabiallaria@gmail.com 54 9 2994611518
- Asociación Cultural Gerora. Córdoba geroracordoba@gmail.com 54 9 3512545228
- Gure Etxea. General Belgrano centrovascogeneralbelgrano@yahoo.com 54 9 2243 401487
- Centro Vasco Toki Eder. José C. Paz cv.tokieder@gmail.com 54 9 11-65743135
- Euzko Etxea. La Plata secretaria@cvascolaplata.org.ar 54 221 457 1638
- Euzko Alkartasuna. Macachín centrovascoea@gmail.com 54 9 2954327834
- Centro Vasco Anaitasuna. Maipú cvanaitasuna@hotmail.com 54 9 2268 634309
- Centro Vasco Denak Bat. Mar del Plata denakbatmardelplata@gmail.com 54 9 223 562-8628
- Centro Vasco Denak Bat. Mendoza pincheiralautaro@gmail.com 54 9 261-6599425
- Euzko Etxea. Necochea centrovasconecochea@yahoo.com.ar 54 9 2262 317913
- Centro Vasco Lagun Onak. Pergamino lagunonakpergamino@yahoo.com.ar 54 9 2477 347800
- Centro Vasco Euskal Jatorri. Posadas mssoloaga27@gmail.com 54 9 3764691860
- Centro Vasco Etorritakoengatik. Puerto Madryn centrovascomadryn@gmail.com 54 9 280 4723100
- Centro Vasco Zazpirak Bat. Rosario zazpirosario@gmail.com 54 9 221 620 8830
- Askatasunaren Bidea. San Miguel askatasunarenbidea@gmail.com 54 9 11 55291682
- Euzkal Etxea. San Nicolás maribe64@hotmail.com 54 9 336- 4518791
- Gure Etxea. Tandil gureetxeatandil@gmail.com 54 249424372
- Hiru Erreka. Tres Arroyos hiruerrekatresarroyos@hotmail.com.ar 54 2983 402013
- Aberri Etxea. Viedma eta Patagones centrovascoviedmapatagones@gmail.com 54 9 2920 27-1046
- Euzko Etxea. Villa María cvascovm@gmail.com 54 9 353 421-3400
- FEVA euskera@feva.com.ar 54 9 1170175611.