euskal diaspora eta kultura
2012/05/29
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak eta Université de Pau et des Pays de L'Adour-ek Euskara eta Euskal Kultura irakurletza sortuko dute datorren urtean. Unibertsitatearen administrazio-egutegiak hala behartuta, Etxeparek presazko deialdia egin du irakurlea hautatzeko. Hona hemen deialdiaren nondik-norakoak:
Irakurlearen lan-baldintzak
Irakurlearen soldata 26.000 euro gordinekoa izango da urteko, eta gehienez ere 220 eskola-ordu emango ditu ikasturteko. Euskara eta euskal kulturako eskolak emateaz gain, hitzaldiak antolatuko ditu eta dinamizatzera bideratutako ekintzak prestatuko.
Irakurletza Unibertsitate Arteko Euskal Ikasketen Sailean txertatuko da, Baiona-Angelu-Biarritzeko Diziplinarteko Fakultatean.
Hautatuak unibertsitatearen herrialdean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko du eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko ditu, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaion ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.
Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak:
Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Lehentasuna izango dute Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua dutenek edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoek (A Hizkuntza: euskara).
Hizkuntzei dagokienez, EGA edo baliokidea, eta frantseseko B2 mailaren ezagutza baliokidea.
Hautatua deialdi honen helburu den tokian tokiko unibertsitateari atxikiko zaio. Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko du eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko ditu, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaion ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.
Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.
Eskabidea (I. eranskina) eta curriculum vitae-a islatzen duen taula (II. eranskina) helbide elektronikoz bidaliko da, honako helbideetakoren batera: j-epelde@etxepare.net edo k‑galarza@etxepare.net.
Bi eranskinekin batera, hautagaiek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Pasaportearen fotokopia (edo bestela NANarena edo AIZerena).
- Proiektu pedagogikoa, euskarako eta euskal kulturako programazioek osatua. Euskarako lehen mailetan irakasteko programazio laburra aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia adieraziz. Euskal Kulturako gai ezberdinei (musika, zinea, antzerkia, eskultura…) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia adieraziz. Proiektu pedagogiko guztiaren luzera gehienez ere bost orrialdekoa izango da (letra Arial 12, lerro artean tarte bikoitza utziz).
Hautagaiek ez dituzte euren CVan aipatutako merituak dokumentu bidez egiaztatu beharko eskabidea egitean, baina aurkeztu egin beharko dituzte hautatuak badira. Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiek (hizkuntzak, emandako ikastaroak, jasotako formazioa….) ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dute.
Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da, goizeko 10:00etan.
Onartu eta baztertutako hautagaiak:
Ekainaren 4an, 20:00etan, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean. Alegazioak aurkezteko 24 orduko epearen ostean, ekainaren 5ean argitaratuko da behin betiko zerrenda.
II. ERANSKINA – CURRICULUM VITAE
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus