Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kultura irakurleak behar ditu Katalunia, Italia eta Estatu Batuetako unibertsitatetan jarduteko 2019-2020 ikasturtean. Irakurle postuak lau dira: bat Bartzelonan, Universitat Autonoma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonan (UB) aritzeko; beste bat Italian, Boloniako Alma Mater Studiorum eta Veneziako Ca’Foscari unibertsitateetan irakasteko; eta irakurle bana AEBetako Santa Barbarako UCSBn eta Chicagoko Unibertsitatean jarduteko.
Hautagaiek unibertsitateko graduko titulua behar dute izan, baita euskarako EGA titulua ere. Horrez gain, Bartzelonan katalaneko eta Italian italierako B2 maila eskatuko da, Santa Barbaran ingeleseko C1 maila eta Chicagon, berriz, ingeleseko C2 maila. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko tituluak dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.
Chicagoko Unibertsitatearen kasuan, irakurleak euskara eta gaztelera irakatsiko ditu. Postu honetarako hautagaiek derrigorrez eskabide bat Chicagoko Unibertsitatean aurkeztu beharko dute (esteka honetan, #04076 erreferentzia aukeratu) eta beste eskabide bat Etxepare Institutuan.
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 7an amaituko da.
-Deialdia, hemen
-Xehetasunak Etxepare Euskal Institutuaren webgunean