euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak hiru euskara irakurle hautatzeko deialdia egin du Txile, Chicago eta Tokiorako

2014/12/11

Etxepare Euskal Institutuaren webgunean eskura daitezke deialdiaren datu gehiago
Etxepare Euskal Institutuaren webgunean eskura daitezke deialdiaren datu gehiago

PUBLIZITATEA

HIru euskara eta euskal kultura irakurle hautatzeko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak, eta urtarrilaren 4a arte irekita dago hautagaitzak aurkezteko epea. Irakurle bat Txilen arituko da irakasle, lau unibertsitatetan klaseak emanez (Universidad de Chile, Pontificia Universidad Católica de Chile, Universidad de Valparaíso eta Pontificia Universidad Católica de Valparaíso); bigarrena, AEBetan, Chicagoko Unibertsitatean; eta hirugarrena, Japonian, Tokyo University of Foreign Studies (TUFS) delakoan.

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutak abian jarri du hiru euskara eta euskal kultura irakurle hautatzeko deialdia, Txile, AEB eta Japoniarako. Hautagaiek bete beharreko baldintzen artean hauek: graduko titulua (edo lizentzia) eta euskarako C1 titulua egiaztatuta izatea. Hautagaitzak urtarrilaren 4a arte aurkeztu daitezke, deialdiaren eranskinetako dokumentazioa betez.

Deialdi honen baitan kurtso akademiko bakoitzerako honako zuzkidurak izango dituzte hiru postuek: Txileko lau unibertsitateetako klaseak zein Tokioko klaseak, 30.868 €; eta Chicagoko postuak, aldiz, 33.696 $. Kontuan izan zuzkidura hau ez dela irakurlearen soldata bakarrik, kasu batzuetan irakurletzaren sustapen gastu batzuk ere horren baitan daudelako.

Deialdia eta hautagaitzak aurkezteko dokumentazioa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia