Donostia-San Sebastian. Ebazpena EHAA-BOPVak eman du argitara gaurko, abenduaren 27ko zenbakian eta 234.000 euro banatzen ditu. FEVA da diru gehien jasoko duen erakundea, eta segitzen diote NABOk eta Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeek. 29 dira orotara onuradunak, gogoan harturik euren artean FEVA (Argentina), NABO (Estatu Batuak) eta FIVU (Uruguai) daudela eta hiru federazio hauetako bakoitzak hainbat euskal etxeren euskara eskolekiko laguntzak bideratzen dituela.
Hauek dira elkarte eta federazio onuradunak eta egotzitako dirulaguntzak:
-Euskal Etxea-Centre Cultural Barcelona 20.309,00 €
-Euskal-Etxea-Hogar Vasco de Madrid 25.760,00 €
-Centro Vasco-Navarro Laurak Bat de Valencia 4.002,00 €
-Centro Vasco «Gure Txoko» Valladolid 2.484,00 €
-Euskal Etxea «Artea» Palma de Mallorca 1.955,00 €
-Pariseko Eskual Etxea 10.212,00 €
-Bordeleko Eskualdunen Biltzarra 8.280,00 €
-Erromako Associazione Culturale Euskara 5.106,00 €
-London Basque Society Euskal Elkartea 3.415,50 €
-F.E.V.A. - Federación de Entidades Vasco Argentinas 76.360,00 €
-F.I.V.U. - Federación de Instituciones Vascas de Uruguay 9.016,00 €
-Centro Vasco «Euskal Erria» De Montevideo 2.070,00 €
-Eusko Etxea-Casa Vasca de Santiago de Chile 1.702,00 €
-Centro Vasco Euskal Etxea de Mexico A.C. 2.829,00 €
-N.A.B.O. North American Basque Organizations, Inc. 26.806,50 €
-Euzko Etxea Casa Vasca de Valparaiso 3.243,00 €
-Euskaldunak Association Des Basques Du Quebec 2.484,00 €
-Gure Txoko Basque Club Inc. Sydney 1.311,00 €
-Berlineko Gernika Deutsch-Baskischer Kulturvererein E.V. 3.680,00 €
-Eusko-Brasildar Etxea - Casa Vasco Brasileira 2.208,00 €
-Asoc. Euskaltzaleok Valentzia 2.484,00 €
-Lagunt eta Maita - Pau 4.692,00 €
-Colectividad Vasca de Chile 2.863,50 €
-Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak Caldas 2.300,00 €
-Bruselako Euskal Etxea 2.001,00 €
-Asoc. Vasco Navarra de Beneficencia de La Habana 1.207,50 €
-Centro Vasco - Euskal Etxea Sao Paulo 1.242,00 €
-Euskal Etxea de Lima 1.414,50 €
-Saltoko Euskaldunen Taldea - Uruguay 2.553,00 €
Orotara: 233.990,50 euro
-Ebazpena Boletinean, dokumentu ofiziala, hemen (pdf)
-Ebazpena bertsio elebidunean