euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak 10 urte bete ditu eta atzo Donostian aurkeztu zuen kanpaina batez ospatuko du

2020/12/10

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldi batez, pandemiagatiko neurri guztiak zorrotz errespetatuz eta lagun kopuru mugatu bat partaide ospatu zuen atzo Etxepare Euskal Institutuak lanean hasi zeneko lehenengo hamarkada. Hamar urte hauetan bide bat egin du eta zinez sendotu du bere presentzia eta lana nazioartean euskara eta euskal kulturari pixkanaka dagokion lekua emateko helburuan, eta euskal sortzaileei eta euskal emaitzei atera eta munduko gainerako sortzaile eta emaitzen artean eurena eman eta gainerakoengandik ikasteko bidean lagungarri eta eragile izanez.

10 urteok ospatzeko, Institutuak kanpaina berezi bat abiarazi du 11 pertsonaren beste hainbeste lekukotasun bilduz "Kultura gureagoa da partekatzen dugunean" lelopean. 11 pertsonak euskaraz mintzo zaizkigu kanpainako euskarrietatik, bakoitza bere istoriotik: Sho Hagio eta Hiromi Yoshida irakasle japoniarrak, Buenos Airestik Gabriela Mendia euskal-argentinarra, idazleen artean Bernardo Atxaga, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe, Isaac Xubin itzultzailea, Itziar Lazkano aktorea, Kukaiko dantzari Jon Maya, Oreka TXeko Igor Otxoa musikaria, Maider López artista eta Oskar Alegria zinegilea.

Ikus hemen datozen bi asteetan sare sozialetan eta beste komunikabide batzuetan ibiliko den Etxepareren urteurren kanpaina.

Zorionak, Etxepare!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia