Premiazko deialdia egin berri du Etxepare Euskal Institutuak Pariseko Sorbonne Nouvelle III unibertsitateko euskara eta euskal kulturako irakurle baten bila. Irakaslea ikasturte honetan bertan hasiko da lanean eta irakurletzak orora 25.000 euroko aurrekontua izango du. Eskatzaileek honakoak bete beharko dituzte: graduko unibertsitate-titulua izatea; euskarako C1 ezagutza maila eta frantseseko B1 ezagutza maila egiaztatzea.
Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak deialdia egin berri du Pariseko Sorbonne Nouvelle III Unibertsitaterako Euskera eta Euskal Kultura irakurle bat hautatzeko. Ikasturtea hastear da eta premiazkoa da irakasle berria hautatzea. Irakaslea 2015-2016 ikasturtean ariko da, 2016-2017 ikasturtera luzatzeko aukerarekin.
Deialdia atzo bertan argitaratu zen Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta eskabideak aurkezteko epea hamar egunekoa izango da, gaurtik hasita.
Informazio guztia, deialdia eta betebeharreko inprimakiak, hemen.