euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutua: mundu osoko unibertsitate eta irakurletzak bat egiten Euskararen Nazioarteko Egunarekin

2019/12/03

Mexikoko UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak bideo eta antzerkiz ospatuko du gaur ENE, irakurlea, Haizea Elizondo Gorroño
Mexikoko UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak bideo eta antzerkiz ospatuko du gaur ENE, irakurlea, Haizea Elizondo Gorroño

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskal Herriarekin eta euskal etxeen eta munduko euskal komunitateen zirkuitoarekin batera, unibertsitateen esparrua da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) modu berezian ospatzen duen hirugarren zangoa. Etxepare Euskal Institutuak nazioartean dauzkan irakurletzetako gehienek egin dute bat ENErekin eta ez da ahaztu behar aipatzen ari garen sareak Euskara eta Euskal Kultura ikasle diren 1.800 bat pertsona biltzen dituela munduan, 29 unibertsitate eta goi-ikastetxetan banatuta.

Urtean zehar erakuslehio eta arreta-erakarle zaizkio euskara eta euskal kulturari Etxepararen unibertsitate irakurletzak, eta ENE bezalako egun batean bereziki plazaratu eta jendaurretu egiten dira ekitaldiak, unibertsitateko gainerako ikasle eta irakasleak eta publikoa orokorrarengana iristea helburu.

Hona unibertsitate hitzordu horietako batzuk:

BARTZELONA (Katalunia)

Antolatzaileak: Andrea Sanz Zarandona, UABko eta UBko Euskara eta Euskal Kultur Irakurlea; UABko Mínor en Estudis Bascos; UBko Estudis Bascos; Bartzelonako Euskal Etxea; Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofiziala.

Azaroak 25
Universitat de Barcelona
19:00Hitzaldia: Maialen Lujanbio, “Bertsolarisme i Feminisme”. Osteanbertso-saioa.

Azaroak 26
Universitat Autónoma de Barcelona
13:00 Hitzaldia: Maialen Lujanbio, “Bertsolarisme i Feminisme”. Ostean bertso-saioa.

Azaroak 28
Universitat de Barcelona
17:30 Film laburren emanaldia. Kimuak programaren 2019ko film laburrak: Artiko (Josu Venero, Jesus Mari Lazkano), El Infierno (Raúl de la Fuente), Labo (Jesus Mª Palacios), Lursaguak: escenas de vida (Izibene Oñederra), Mateoren Ama (Jose Mª Goenaga, Aitor Arregi) eta Medvedek (Ainhoa Gutiérrez del Pozo).

Abenduak 3
Bartzelonako Euskal Etxea
18:00 Mintzodromoa. Ekitaldian mintzobira, pika-pika, photocall-a, karaokea eta sari-banaketa ere egingo dira.

SANTIAGO (Txile)

Ekhaya Akademia. Antolatzaileak: Mireia Orbegozo Zigaran, Txileko Unibertsitateko eta Pontificia Universidad Católica de Chile Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurlea; Ekhaya akademia; EcoBazar.

Azaroak 30
Ekhaya jaialdi gastronomikoa - La Casona Hostel
12:00 ate irekiera
13:00 Ekhayaren aurkezpen hitzak, bideoa eta ikasle baten hitzak
13:15 Azalpen-ikastaroa Xabier Zabalaren eskutik: “Zer da janaria hutsean prestatzea?”
13:35 Ekhaya Gourmet Azokaren irekiera
13:55 Ekhaya Azoka
14:30 Euskal aurkezpen artistikoa: Aritz Zamalloa trikitilaria.
14:45 Aurkezpen artistiko kultur-anitzak (dantza)
15:20 esker hitzak eta itxiera
15:30 Azken musika emanaldia

BOISE (AEB)

Boise State University
Antolatzaileak: Ziortza Gandarias Beldarrain, Boise State University-ko euskara eta euskal kultura irakurlea; Boise State Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Departamentua; Basque Museum and Cultural Center.

Abenduak 2
Boise State University SMASH Building
18:00Film emanaldia: Soinujolearen semea, Fernando Bernués.

Abenduak 3
Boise State University Student Union Building, Art Gallery
18:30 “Basque places of Idaho” argazki erakusketaren irekiera.
Idahoko euskal lekuen inguruko argazki-lehiaketa bat jari zuen martxan unibertsitateak; partaideek argazkiak bidali behar zituzten eta, abenduaren 1etik 15era bitarte, irabazleak ikusgai jarri dituzte Student Union Building-eko arte galerian. Abenduaren 3an, euskararen egunarekin bat, erakusketa horren irekiera ekitaldia egingo da, jatekoarekin lagunduta.

MEXIKO HIRIA(Mexiko)

Universidad Nacional Autónoma de México (UNAM)
Antolatzaileak: Haizea Elizondo Gorroño, UNAM-eko euskara eta euskal kultur irakurlea; Literatura Dramatiko eta Antzerki Eskola (UNAM); Filosofia eta Letren Fakultatea (UNAM); Liburutegi Nagusia (UNAM) eta Hizkuntza, Linguistika eta Itzulpengintza Eskola (UNAM).

Abenduak 3
Santa Catarina Antzokia
19:00 Euskal Antzerki motzen Rallya: Finala.
Eider Rodriguez idazlearen El cumpleaños eta No notas nada raro ipuinetan oinarrituta, antzerki lehiaketa antolatu zuen UNAM-ek azaroan. Hilabeteren ondoren, epaimahai batek 3 antzezlan hoberenak hautatu ditu, eta abenduaren 3an ikusi ahal izango dira ekitaldi honetan, sari banaketa egiteaz gain.

Eider Rodriguezen bisita + solasaldia. Idazleak FIL Guadalajara azokara egin behar duen bisita aprobetxatuko du eta hiriburutik pasako da final honetan egoteko.

CHICAGO  (AEB)                                                                                     

University of Chicago
Antolatzaileak: Paula Motrico San Emeterio, Chicagoko Unibertsitateko euskara eta euskal kultur irakurlea; Chicagoko Unibertsitateko Giza Zientzien Saileko Linguistika atala eta Hizkuntza Erromantze eta Literatura atala.

Abenduak 3
University of Chicago, Regenstein room
12:30 Hitzaldia: Laura Mintegi, “Women in Basque world and Basque in women’s world”, euskaraz eta feminismoaz.
Hitzaldiaren aurretik pintxoak egiteko aukera egongo da. Sortutako pintxoei euskal kulturako emakumeen izenak jarriko zaizkie.

BERLIN (Alemania)

Soulcat tabernan, antolatzailea: Unai Casas, Berlingo Freie Unibertsitateko euskara eta euskal kultur irakurlea.

Abenduak 3
Euskararen egunaren ospakizuna Soulcat tabernan
18:00 Crashkurs, euskara ikastaro laburra; poesia irakurketa ikasleekin; jatekoa, edatekoa eta musika.

KONSTANTZA (Alemania)

Konstantzako Unibertsitatea
Antolatzailea: Maialen Watzinger, Konstantzako Unibertsitateko euskara eta euskal kultur irakurlea.

Abenduak 3
15:00 Euskararen txokoa. Euskarari eta euskal kulturari buruzko informazioa banatuko dute Unibertsitateko txoko honetan, eta jatekoa eta edatekoa egongo da.
17:00 Film emanaldia. Bertsolari

HELSINKI (Finlandia)

Harjun Nuorisotalo aretoa. Antolatzailea: Araitz Claramunt Oregi, Helsinkiko Unibertsitateko euskara eta euskal kultur irakurlea.

Abenduak 5
Euskal Jaia Helsinkin – Harjun Nuorisotalo aretoa
18:00 Euskal tradizioak praktikan: pintxoak, herri kirolak, dantzak etab.
Azaroan zehar irakurlearen bitartez euskal praktika ezberdinei buruzko tailerrak garatu ziren; abenduaren 5eko jaialdi honetan, tailerretan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute ikasleek.
20:00 Kontzertua: Gozategi.

PARIS (Frantzia)

Université Sorbonne Nouvelle. Antolatzailea: Maitena Duhalde de Serra, Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko euskara eta euskal kultur irakurlea.

Abenduak 6
Chanson à texte et improvisation chantée: regards croisés
Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean
14:00 Tailer praktikoa eta eztabaida: Miren Ibarluzea. Bertsolaritza.
EHUko irakasle eta ikertzailearen eskutik, lehenbizi What is Bertsolaritza? film laburra ikusiko da; ostera, horretan oinarrituta, bertsolaritza tailer praktiko bat egingo da; eta, amaitzeko, ikasleekin batera euskal kantagintza eta bertsolaritzaren arteko konparaketa landuko da.
16:00 Dokumental emanaldia: Estitxu (Franck Dolosor) eta osteko hitzaldi-eztabaida Franck Dolosor kazetariarekin Euskal Kantagintzari buruz.

FRANKFURT (Alemania)

Goethe Universiteit. Antolatzailea: Larraitz Lezameta Morales, Goethe Unibertsitateko euskara eta euskal kultur irakurlea.

Abenduak 11
Rapa Euskaraz: La Basu taldearen hitzaldi musikatua
Goethe Unibertsitateko Juridicum aretoan
17:00 La Basu taldearen aurkezpena (Elena caballero, La Basu rap abeslaria, eta Alazne Gutierrez abeslaria) eta euskal rapari buruzko hitzalditxoa.
Rap Tailerra. Praktikan jarri: ikasleekin rapa abestu.

POZNAN (Polonia)

Adama Mickiewicza Unibertsitatea. Antolatzailea: Esther Zarraua Isasi-Isasmendi, Adama Mickiewicza Unibertsitateko euskara eta euskal kultur irakurlea.

Abenduak 3
Adama Mickiewicza Unibertsitateko Collegium Novum eraikinean
9:00 Euskara eta euskal kulturari buruzko erakusketa.
Unibertsitateko ikasleek, Erasmuseko bost euskal ikasleren laguntzarekin, euskal gaiei buruzko kartelak egingo dituzte: euskal mitologia, euskararen sorrera, bertsolaritza… Lau hizkuntzatan azalpenak jarriz (euskara, gaztelania, poloniera eta ingelesa).
15:00 Kimuak programako film laburren emanaldia.
Edizio ezberdinetako film laburrak ikusiko dituzte: Zela Trovke (Asier Altuna), Txotx (Asier Altuna, Telmo Esnal), Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro) eta Beerbug (Ander Mendia).
Ostean, solasaldia polonieraz, Kaisa Migros poloniar euskaldun eta Gdansk-eko Unibertsitateko irakaslearen gidaritzapean.

Abenduak 16
Poznango Muza Kino zinema aretoan
19:30 Mahai-ingurua: kolektibo minorizatu edota isilduek egindako eduki digitala. Partaideak: Puntu Koma euskal web seriearen egileak, Outfilm plataforma poloniarreko arduradunak, LGTBIQ+ kolektiboko ordezkari bat.
Ostera, Baskijski poloniarrek euskara ikasteko online plataformaren aurkezpena, Alicia Jankowiak-en eskutik.

CORK (Irlanda)

Abenduak 3
18:00 Euskara munduan-besteen ahotan dokumentala

LEIPZIG (Alemania)

Abenduak 2
10:00 Minisprachlurs Baskisch, NSG 202

Abenduak 3
18:00 Mintzapraktika Weihnachstmarkt edo Gabonetako Azokan

Abenduak 4
19:00 Jai Alai Blues, GWZ eraikinean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia