New York hiriko CUNY (City University if New York) unibertsitateko The Graduate Center-ek kultura politiken inguruko sinposioa antolatu du gaurko, urriaren 20rako, Manhattango bere egoitzan, eta Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria gonbidatu dute bertan parte hartzera. Euskal ordezkariarekin batera, partaide izango dira bertan Argentina, Txile, Galizia eta Kataluniako ordezkaritzak.
New York, AEB. Etxepare Euskal Institututik bertatik ohar baten bidez adierazi duetenez, elkarretaratzeak “Kultura Politikak Espainian eta Latinamerikan: ikuspegi alderatuak” izena hartu du eta CUNYko Graduondoko Eskolak Argentina, Txile, Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako antolatzaile kultural nagusiak gonbidatu ditu, kultura nazionalak atzerrira zabaltzeak dakartzan zailtasun eta erronken inguruan hitz egiteko.
Sinposioko hizlarien artean honakoak daude: Eduardo Almirantearena (Argentinako Kontsulatua, New York), Roberto Brodsky (Txileko Enbaxada, Washington), Josep Anton Fernández (Intitut Ramón Llull, Katalunia), Emilia García López (Consello da Cultura Galega, Galizia) eta Garbiñe Iztueta (Etxepare Euskal Institutua, Euskal Herria).