euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutua irakurle bila dabil Berlingo Freie Unibertsitsatean euskal kultura klaseak emateko

2016/02/09

Berlingo Freie Unibertsitatea
Berlingo Freie Unibertsitatea

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak deialdi berria ireki du Berlingo Freie Universität unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakatsiko duen irakurle bat hautatzeko, 2015-16 ikasturterako, 2016-17 ikasturtera luzatzeko aukerarekin. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 20an amaituko da.

Donostia-San Sebastian. Irakurlea hautatzeko deialdia egin berri du Etxepare Euskal Institutuak. Postua Berlingo Freie Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurlearena da.

Etxepare Institutuak aditzera eman duenez, deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea izatea eta alemaneko B2 maila. Gainera beste hainbat ezaugarri puntuatuko dira, hala nola, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A Hizkuntza: euskara) ikasketak; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Gehienez ere bi urterako kontratua egingo zaio, bertako legeak dioenari jarraiki. Lanaldia partziala izango da.

Ikusi deialdi osoa EHAAn.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia