Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak deialdia zabaldu du Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Helsinkiko Unibertsitatean. Premiazko deialdia da --egungo irakurleak utzi egin duenez-- eta EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara, klaseak 2019ko urtarrilean ematen hasteko. Eskatzen diren betekizunen artean, Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea, ingeleseko C1 maila ere eskakizunen artean dagoela. Irakasleak lau ordu emango ditu asteko.
Hautagaiek proiektu pedagogikoa, euskarako eta euskal kulturako programazioek osatua aurkeztu beharko dute, euskarako lehen mailetan irakasteko programazio laburra, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta eskoletarako erabiliko den bibliografia adieraziz; Euskal Kulturako gai ezberdinei (literatura, zinema, antzerkia, eskultura...) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta eskoletarako erabiliko den bibliografia adieraziz, euskaraz idatzita.
Gaur zabaltzen da eskabideak Etxepare Euskal Institutuan aurkezteko epea.
-Xehetasun guztiak, hemen (pdf, balio ofiziala) edo hemen (elebitara)