euskal diaspora eta kultura
2011/03/17
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Argentina, Txile, Mexiko, Frantzia, Errusia, Finlandia, Indiatik... munduko 36 herrialde desberdinetatik jasotzen ditu bisitak www.etxegiroan.com webguneak. Bertan, joan den udaberriaz geroztik, Tomas Fernandok eta Maria Uriartek haurrentzako eta helduentzako ipuinak eskaintzen dituzte, euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Etxean grabatzen dituzte ipuinak, entzuterakoan argi antzematen den mimo eta maitasunez grabatu, gainera.
Mariak ume itsuekin lan egiten zuen eta haientzako ipuinak grabatzen zituen. Tomas, aldiz, musikaren mundutik dator eta grabazio arloan da aditua. 2004ean hasi ziren grabazioak egiten eta Tas-Tas irrati librean aireratu zituzten lehenengoz. Iaz, Osoitz Elkorobarrutiaren laguntzarekin, sarean jarri zituzten eta harrez gero bisitari eta entzule kopuru polita biltzen ari dira. Bertan, Juan Kruz Igerabide, Antton Irusta, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe eta Joseba Sarrionandia bezalako idazle ezagunek idatzitako ipuinak eta kontakizunak entzun daitezke, besteak beste.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus