Buenos Aires, Argentina. Argentinan egindako 'Txapela' euskal sagardo naturala martxoan merkaturatu zen eta erantzun ezin hobea lortu du euskal etxe eta jatetxeetan. Argentinako euskal gizataldearen hainbat bilera eta festatan eskaini izan da eta protagonista izan da kolektibitateko jatetxeetan ez ezik, mota askotako jantoki eta jatetxeetan ere antolatutako Pintxo eta Sagardotegi gauetan.
Proiektuari falta zitzaion gauza bakarra sagardoa etxeetaraino ekartzea zen eta herritarrek era partikularrean erosi ahal izatea, sagardozaleek etxean eta lagunekin eta familiarekin disfrutatu ahal izateko. Orain urrats hori ere eman du ‘Txapela’k, estreinatu duen on line salmenten dendarekin. Erosketak www.txapela.mitiendanube.c
-Txapela Sagardoa, 6 botilako kutxa
-Sagardoa edateko 6 edalontzi
-Bi kutxa sagardo + Sagardoa edateko 6 edalontzi
-30 litroko kupela
Erosketak online baino ezin dira egin, herrialde osora bidaltzen dira (hiriburuan eta Buenos Aires Handian musutruke) eta erraztasunak emango dira ordaintzeko. Aukera ederra ‘Txapela’k ematen duena etxean ‘txotx’ egiteko!