euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etorritakoengatik-ek Gernikako Arbolaren kimua landatu du bere 13. urteurrenean Puerto Madryngo Euskadi Plazan

2024/05/13

Maiatzaren 5ean, elkartearen 13. urteurrenaren baitan, Etorritakoengatik Euskal Etxeko kideek Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Puerto Madryngo Euskadi Plazan, Trelewko Haraneko Euskal Etxeko kideak lagun
Maiatzaren 5ean, elkartearen 13. urteurrenaren baitan, Etorritakoengatik Euskal Etxeko kideek Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Puerto Madryngo Euskadi Plazan, Trelewko Haraneko Euskal Etxeko kideak lagun

PUBLIZITATEA

Puerto Madryn, Argentina. Iaz, Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrenaren harira, bertaratu eta aurreskua dantzatzeko gonbitea egin zieten Trelew-ko Euskal Etxeko kideek Puerto Madryngo 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeko gazteei. Oraingoan, Puerto Madryngo dantzariek aurreskua euren herrian bertan dantzatu dute, Gernikako Arbolaren kimua lortu eta landatu baitute bertako Euskadi Plazan. Ekitaldia joan den maiatzaren 5ean izan zen, EEaren 13. urteurrenaren ospakizunen baitan,Tandilgo Gure Etxea emaile. Saio berean, plaka oroitarri bat desestali zuten, bazkide eta gertukoekin batera auzotarrak eta Udal agintariak bildu zituen zeremonian.

Honela dio plaka oroitarriak, EEko kide den Agustina Herrero bazkideak egina: Gernikako kimua. 2024. Euskal Askatasunen ikurra. Etorritakoengatik, Puerto Madryn

Puerto Madryngo Udaleko Basotze Zuzendaritza arduratu zen kimua landatu behar zuten sektoreko lurra prestatzeaz, eta Euskal Etxeko bazkideek eurek egin zuten zuloa, ipini zuten alea eta lurrez estali. Eta denen artean baita ere, plaka oroigarria kokatu zuten, Etorritakoengatik-eko bazkide eta zeramikagilea den Agustina Herrero egile. Honelaxe dio testuak: "Retoño de Guernica. 2024. Símbolo de Libertades Vascas. Etorritakoengatik, Puerto Madryn" (Gernikako kimua. 2024. Euskal Askatasunen ikurra. Etorritakoengatik, Puerto Madryn). Zeremonia xume bezain hunkigarri honen hasieran, dantza taldeko zuzendari Lautaro Castrok dantzatu zuen agurra, eta amaitzeko, topa egin zuten Luis Piedrabuena Auzo Batzordearen egoitzan.

"Zirraragarria oso"

«Ederki atera da, ekitaldia zirraragarria izan da oso, aspaldi ikusi gabeko bazkideak bildu zaizkigu, eta zeremoniako banderak ikusita auzotarrak ere jakinminez inguratu dira. Ezustea izan da, espero genuena baino askoz gehiago», adierazi dio EuskalKultura.eus-i Etorritakoengatik-eko lehendakari Julián Araujok. Ekitaldiko partaide berezi aipa daitezke Udal Gobernuko idazkariorde Enzo Terrera eta, Trelew-tik etorrita, Chubut Iparrekialdeko Haraneko Euskal Etxeko bazkide eta lagunen ordezkaritza bat, euren lehendakari Milagros Ibarbia buru. Iaz Madryngo Euskal Etxekoek euren ekitaldira joanez izan zuten adeitasuna itzultzeko aukera izan dute Haraneko Euskal Etxekoek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia