euskal diaspora eta kultura
2012/10/17
PUBLIZITATEA
Saladillo, Argentina. Buenos Aires probintziako Saladillon emana du Itziar Aguirre sukaldari rosariotarrak 'Pilpileando Argentina' bere ekimeneko azken emanaldia. Arrakastaz eman ere, eta hala jaso dute Saladilloko komunikabideek, ekitaldia partehartzailea eta polita izateaz gain, eta platerak prestatzen ikasteko norberaren gosea asetzearekin batera, elkartasun bideen zabaltzaile baita Itziar Aguirre sukaldari argentinarraren 'Pilpileando Argentina' egitasmo hau.
Oro har, eta hasi zen momentutik jasotako oihartzunaren ildotik, etengabe eta arrakastaz segitu du Argentinan euskaldunen behartsuekiko elkartasunak Itziar Aguirre eta bere laguntzaile taldea gauzatzen ari diren ekimen honekin.
Saladillon, programa, aurretik ibilitako gainontzeko lekuetan bezala, saioetan parte hartu eta eskolak segitu nahi zituztenek jangai ez-galkor bat behar zuten utzi sarrera edo ekarpen gisa, bildutako elikagai eta produktu guztiak Argentina iparraldeko Chaco probintziako gizatalde eta familia behartsuenen artean banatzeko. Saladilloko Udalak ere, "udal intereseko ekitaldia" aitortu zuen 'Pilpileando Argentina'.
(Ikus emanaldiari buruzko bideoa, Hector Altamira Saladilloko Euskal Etxeko presidenteak eta Itziar Aguirrek berak aurkeztuta, hemen)
Rosarioko Euskal Astean
Baina honelako ekitaldi batek ezin zuen huts egin Rosarion, bertan Euskal Aste Nazionala ospatuko den egunetan. Itziar Aguirre rosariotarra izanik, etxean, Zazpirak Bat-en, emango du gaur bertan 'Pilpileando Argentina'ren saio berria. Sarrera, ohi bezala, elikagai ez-galkor bat izango da, iluntzeko zazpi t'erdietan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus