euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ETBko Forum saioan Mexikoko euskaldunen historiari buruz arituko da Josu Ruiz de Gordejuela ikerlaria

2008/06/11

Josu Ruiz de Gordejuela historialaria (Amurrio, 1963)
Josu Ruiz de Gordejuela historialaria (Amurrio, 1963)

PUBLIZITATEA

Josu Ruiz de Gordejuela historialari arabarrak ‘Los vascos en el México del siglo XIX’ liburua argitaratu berri du. Lan honetan 1810 eta 1910 bitartean Mexikoko euskal komunitatearen aztarna jasotzen du ikerlariak. David Barbero kazetariak egilea elkarrizketatuko du, euskaldunek Mexikoko historian izan zuten garrantzia aztertuz. Elkarrizketa Diasporan ere ikusi ahal izango da, gaur eta bihar, Canal Vasco eta ETB-Sat-en bidez.

Donostia-San Sebastián. David Barbero kazetariak zuzentzen duen Forum saioak Josu Ruiz de Gordejuela historialariarekin solasaldia eskaini du gaur goizean. Arabar ikerlariak  bere azken liburua, ‘Los vascos en el México del siglo XIX’ liburua izan du mintzagai. Ruiz de Gordejuela Arabako Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehendakariordea da eta Mexikoko euskal komunitatearekin harreman estua du, haien historiari buruz ikerketa ugari egin ostean. Izan ere, egunotan Mexikon da Ruiz de Gordejuela, Mexiko DFn eta Mazatlan hirian azken liburu hau aurkezteko.

Forum saioa Diasporan ere ikusi ahal izango da, Canal Vasco eta ETB-Sat-en bidez egingo diren errepikapenetan. Canal Vasco-n lehen emisioa gaur bertan izango da, eguerdiko 13:15tan (Euskal Herriko ordua), eta errepikapen bat egingo da biharko 01:30tan (Euskal Herriko goizaldean). Aldiz,  ETB-Sat kanalean lehen emisioa gaurko 10:30tan izango da eta errepikapena biharko 04:30tan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia