euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ETB2ko ‘Vascos por el Mundo’ saioa Limara iritsiko da gaur, gaueko 10:30etan Euskal Herrian; arratsaldeko 6etan, Liman

2020/02/20

'Vascos por el Mundo' telesaioak Lima bisitatu du eta bertako Euskal Etxeko lagunekin bildu da
'Vascos por el Mundo' telesaioak Lima bisitatu du eta bertako Euskal Etxeko lagunekin bildu da

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. 'Vascos por el Mundo' telesaioak Peruko hiriburura bidaiatu zuen urtarrileko azken astean ETB2k gaur emitituko duen saioa grabatzeko. Pedro Mardones kazetariak eta Joan Vinos kamerariak hiriko sukaldaritza zirkuitoak, hondartzak eta gune historiak bisitatuko dituzte Liman bizi diren sei euskal herritarren eskutik. Maider Zumarragakoa da, David Urnietakoa, Izaro zarauztarra, Gonzalo indautxuarra, Idoia hernaniarra eta Bastien saratarra. Saioak Limako Euskal Etxea ere bisitatu zuen eta bertan Perun bizi diren adineko euskaldunekin mintzatzeaz gain, lagunarteko afaria partekatu zuten.


[Saioaren iragarpena]

‘VXM-Vascos por el Mundo’ telesaioak Hego Amerikako beste zenbait herri ere bisitatu ditu, tartean Sao Paulo, Santiago, Montevideo eta Buenos Aires. Ipar Amerikako hiri garrantzitsuenetan ere grabatu dute eta baita Europan eta Asian ere.

Gaur Limari, ‘Ozeano Pazifikoko Perla'ri, tokatzen zaio protagonista izatea eta Euskal Herriko 22:30etan (sei ordu lehenago Liman, esan nahi baita arratsaldeko 6:30etan) ikusi ahal izango da telebista edo internet bidez. Saioa hemen ikusi ahal izango da. Aurretik, 22:25etan Chicagoko euskaldunei buruzko programa iragarriko da.

ETBSat eta Canal Vascoren kasuan, ostiral goizaldeko 2:05etan (Europako kontinente ordua) emitituko da Limako atala; Limako orduan, ostegun arratsaldeko 8:05etan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia