Bilbo, Bizkaia. ETBk gaztelaniaz soilik aireratzen duen 'Mondo Difficile' saioak New York hiria bisitatu du eta bertan bizi eta lanean ari diren zenbait euskaldunekin solastu da. Txema Montoya aurkezle duen ETB-2ko saioak bertako euskal komunitateko eta Eusko Etxearen inguruan dabiltzan zenbait euskaldun, batetik, eta euskal komunitatearekin harreman berezirik gabe Sagar Handian bizi edo lan egiten duten euskaldunak ere elkarrizketati ditu, bestetik, guztiak nahasean. Tartean dira Olatz Arrieta ETBko korrespontsala; Sheila Marquez gasteiztarra; Mikel Urmeneta iruinsemea; Maite Montenegro donostiarra; Patxi Olabe baztandarra; Iñaki Bakedano argazkilari gipuzkoarra; Iñaki Arizmendi beasaindarra...
-ETBko orrialde horretarako sarbidea: hemen