euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Esther Larrañaga sailburuak ingurumen arloko hitzarmenak sinatu zituen Montevideo eta Uruguaien

2007/05/23

Larrañaga sailburua Montevideoko Udaletxearekin akordioa sinatzen
Larrañaga sailburua Montevideoko Udaletxearekin akordioa sinatzen

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat, Esther Larrañaga sailburua buru, Uruguaien izan zen pasa den apirilean ingurumen arloan lankidetza hitzarmen batzuk sinatzeko bertako agintariekin. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak Uruguaiko Ingurumen Ministeritzarekin eta Montevideoko udaletxearekin sinatu zituen hitzarmenak. Ondotik Argentinara joan zen ordezkaritza, bertan ere antzeko hitzarmenak sinatzeko.
Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburu buru zuen Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza joan den apirilaren 16ean heldu zen Montevideora. Sailburuarekin batera Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendari Elisa Sainz de Murieta, IHOBEko zuzendari Xabier Caño eta saileko aholkulari Sabin Intxaurraga etorri ziren. Argentinatik ere kideak bildu ziren ordezkaritzara: María Elisa Diaz de Mendibil Euskadiko ordezkaria eta bere idazkari Mariana Satostegui. Bidaiaren helburua ingurumen arloan bi hitzarmen sinatzea zen, Uruguaiko Ingurumen Ministeritzarekin eta Montevideoko Udalarekin.

Ministeritzan Jaime Igorra ministroak hartu zituen. Berarekin batera Roberto Villarmarzo, Lurralde antolaketa zuzendaria; Alicia Torres, Ingurumen zuzendaria eta Roberto Elissalde eta Oscar Caputi aholkulariak izan ziren. Bilera lasaia eta lagunartekoa izan zen. Ministroak Uruguai eta Euskal Herria batzen dituzten harremanak aipatu zituen, hitzarmenak duen esangura eta garrantzia azpimarratuz. Bigarren hitzarmena Montevideoko Departamentuko Casa Administradora-n izan zen. Bertan bildu ziren Ricardo Eherlich Intendentea eta Alejandra Ostria, Ingurumen zuzendaria. [Ezkerreko irudian Uruguaiko prentsak Esther Larrañaga sailburuaren adierazpenak jasotzen ditu]


Lotura interesgarriak

'Eusko Jaia' ekitaldi euskal-uruguaiarraren III. edizioa
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 7an

Uruguaiko III. Eusko Jaia-ren iragarpena
2007ko apirilaren 20ean BasqueHeritage.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia