euskal diaspora eta kultura
2013/06/12
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. UNLPko Gizarte Zientzien Fakultateko Zuzendaritza Batzordeak Estaturik gabeko Estatuen Behatokia sortu du maiatzaren 2013ko saioan, EuskalKultura.com-era bidalitako oharrean aipatzen duenez. Proiektua Javier Mor Roig abokatua zuzendari duen Nazioarteko Erakunde Harremanetako Idazkaritzak proposatu du, naziorik ez duten estatuen errealitatea aztertu eta zabaltzeko helburuz, diziplinarteko ikuspegi batetik, dio oharrak.
Estaturik gabeko Estatuen Behatokia María de las Nieves Cenicacelaya abokatuak zuzentzen du eta Gustavo Capdevila abokatua dauka zuzendariorde, Pedro Mauregui Larranda idazkari, César Arrondo, Euskal Herriko Departamentuko koordinatzaile eta Sara Bailac i Ardauny irakasle Herrialde Katalanetako Departamentuko koordinatzaile.
Erakunde sortu berriak aholku batzordea ere badu, estaturik gabeko nazioen ikerketarekin harremana duten hainbat pertsonek osatua, eta etorkizunean nazionalitate berriak gehitzeko zabalik da.
Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultateko webgunean presentzia izateaz gain, aurki hilero zabalduko duten buletin bat sortuko dutela jakinarazi dute.
Aurkezpen mahai-ingurua
Ekainaren 18an, 19:00etan aurkeztuko dute Behatokia fakultateko Batzordearen Aretoan (Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Fakultateko 5. solairuan, La Platako 48 kalean, 6 eta 7 kaleen artean).
Webgunea: www.jursoc.unlp.edu.ar/index.php/relaciones-institucionales/observatorio-de-naciones-sin-estado
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus