euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetako gazteak EHUn ikasle AEBetako euskaldunek sortu zuten USAC programari esker

2010/09/21

USACeko ikasleak Donejakue bidea egiten aurreko ikasturte batean (argazkia USAC)
USACeko ikasleak Donejakue bidea egiten aurreko ikasturte batean (argazkia USAC)

PUBLIZITATEA

Ikasturte berri honetan ere Euskal Herriko Unibertsitateak AEBetako ikasle talde bat izango du Leioa eta Ibaetako kanpusetan, USAC (University Studies Abroad Consortium) programari esker. 1983an sortu zuten programa hau Renoko euskaldun batzuk, euren seme-alabek Euskal Herrian ikasi eta gure kultura ezagutzeko aukera izan zezaten. 27 urteotan 7.000 ikasle baino gehago igaro dira Euskal Herritik eta programa 25 herrialdetara zabaldu da.

Bilbao, Bizkaia.  Aurten ere AEBetako eta munduko beste hainbat herrialdetako ikasle talde bat EHUn ari da ikasketak egiten USAC programari esker. Ibaetako kanpusean, Donostian, eta Leioako kanpusean, Bilbon, datozen hilabeteetan gazte hauek atzerriko herrialde batean bizi eta ikastea zer den ezagutuko dute, euskal kultura eta gizartea zuzenean ezagutuz.

USAC programak jaiotzez duen euskal loturari esker ikasle hauek euskara, dantza eta euskal gastronomia ikastaroak egingo dituzte, besteak beste, eta etxera bueltatzerakoan 'Euskal Herriko enbaxadore bikainak' izango dira, Donostiako egoitzako zuzendari Patricia O'Connorrek dionez.

USAC ikastaroak

Ikasle hauen presentziak badu bere isla EHUko eskaintza akademikoan, izan ere, euskal unibertsitateko ikasle askok USACek eskaintzen dituen ikastaroak ere egiten dituzte. '2007az geroztik 150 ikaslek baino gehiagok egin dituzte USACeko ikastaroak,  atzerriko ikasleekin klaseetan eta jardueretan parte hartuz', azaltzen du Ibon Zamanillok, Bilboko USAceko egoitzako zuzendariak. Ikastaro horietako batzuk 'Euskal Dantzak', 'Elvis-etik rap-era' 'Operations Management',  'International Marketing' edo 'Human Resource Management' dira.

USAC sukaldaritza
[USACeko euskal sukaldaritza ikastaro bat (argazkia USAC)]

USACek gainera kultur ekitaldiak antolatzen ditu urtero, USACeko zein EHUko ikasleei zuzenduta. 'Aurreko urteetan adibidez hitzaldiak eman dituzte Joseba Zulaika, Monca Schurtman eta Richard Siegel irakasleek, edo AEBetako Valerie Cook epaile federalak (honen karira Donostiako Zuzenbide Fakultateak konbalidatutako nazioarteko praktika bat sortu zen)', azaltzen du Zamanillok. Beste hizlari batzuk Raúl Sánchez, Washington Stateeko Giza Eskubideen Zentruaren zuzendaria, eta  Xabi Paya bertsolaria izan ziren.

Euskal Herria eta AEBen arteko zubi

USACek sustatzen duen trukea ez da urtero EHUra datozen ia 400  estatubatuar ikasleekin bukatzen, baizik eta urte hauetan euskal unibertsitateko 165 irakaslek AEbetako unibertsitate batean egonaldia izateko aukera izan dute, USACek lagunduta. Beste irakasle batzuek aldiz  'Visiting Professor' gisa AEBetako unibertsitateetan klaseak emateko aukera izan dute. Programak ikasle eta irakasleentzako predoc  bekak eta 'teaching asissistanships' delakoak  ere eskaintzen ditu AEBetako zenbait unibertsitateetan (Mount Union Ohio-n; University of Idaho, California State University in Chico...).

Bestalde 100 euskal ikaslek baino gehiagok jaso dituzte USAC bekak programak munduan zehar  dituen 25 kanpusetan ikasketak burutzeko. 

-Informazio gehiago USACen webgunean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia