euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu espainiarreko nafar etxeentzako dirulaguntzak onartu ditu Nafar Gobernuak, 160.780 euro orotara

2007/07/04

Alberto Catalan, Gobernuko kontseilari bozeramale
Alberto Catalan, Gobernuko kontseilari bozeramale

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak egotzi dizkie estatu espainiarrean zehar barreiaturiko hamazazpi nafar etxe eta elkarteri, orotara 160.780 euroko kopuruz. Nafar elkarteok estatuko hamalu herri eta hiritan kokaturik daude, bi Madrilen eta beste bi Zaragozan, azken hiri honetan baitauka egoitza, bertako Nafarroako Etxearekin batera, Nafar Etxeen Federazio Nazionala delakoak. Dirulaguntzak hiru kontzeptupean banatu dira gehienbat: inbertsioak, kultura ekintzak eta funtzionamendu gastuak.
Nafarroako Gobernuak, Gobernuko kontseilari-bozeramale den Alberto Catalan Higueras-en Foru Aginduen bidez dirulaguntzak emango dizkie estatu espainiarreko nafar etxeei, 160.780 euroko kopuruan. Laguntza hauen iturburua joan den otsailean onetsitako eta Nafarroako Buletin Ofizialean argitara emaniko deialdi publiko batean datza.

Banaturiko dirulaguntzak honela xehetzen dira, kontzeptuak ere adierazten direlarik:

  • Nafarroako Etxea Zaragozan (Casa de Navarra en Zaragoza). Orotara 23.700 euro eman zaizkio, horietarik 9.200 inbertsiotarako, 9.000 kultura ekintzetarako eta 5.500 funtzionamendu gastuetarako.

  • Casa de los Navarros – Nafarren Etxea, Bartzelona. Orotara 23.200 euro eman zaizkio, horietarik 9.200 gizarte egoitza hobetzeko, 8.500 kultura ekintzetarako eta 5.500 funtzionamendu gastuetarako.

  • Barakaldoko Nafar Etxea (Hogar Navarro de Barakaldo). Orotara 13.000 euro eman zaizkio, horietarik 6.500 egoitza soziala hobetzeko gastuetarako, 3.500 funtzionamendu gastuetarako eta 3.000 kultura ekintzetarako.

  • Nafar Etxeen Federazio Nazionala (Federación Nacional de Centros Navarros). Orotara 16.480 euro, horietarik 9.300 kultura ekintzetarako, 4.180 funtzionamendu gastuetarako eta 3.000 egoitza soziala hobetze gastuetarako.

  • Hogar Navarro – Nafarren Etxea, Bilbo. Orotara 10.500 euro, horietarik 4.000 gizarte egoitzaren mantenimendu gastuetarako, 3.500 funtzionamendu gastuetarako eta 3.000 kultura ekintzetarako.

  • Gasteizko Nafar Etxea (Hogar Navarro de Vitoria). Orotara 10.000 euro eman zaizkio, horietarik, 3.000 egoitza sozialean hobetze lanak egiteko, 2.000 kultura aste bat antolatzeko, 2.500 beste kultura ekintza batzuetarako eta 2.500 funtzionamendu gastuetarako.

  • Nafar Kultura Elkartea (Asociación Cultural Navarra, de Madrid). Orotara 7.500 euro eman zaizkio, horietarik 5.000 kultura ekintzetarako, eta 2.500 funtzionamendu gastuetarako.

  • Valladolideko Nafar Etxea (Hogar Navarro de Valladolid). Orotara 7.500 euro eman zaizkio, horietarik 4.000 kultura ekintzetarako eta 3.500 funtzionamendu gastuetarako.

  • Burgosko Nafar Etxea (Hogar Navarro de Burgos). Orotara 7.500 euro, horietarik 3.500 funtzionamendu gastuetarako, 2.500 kultura ekintzetarako eta 1.500 egoitza soziala hobetzeko.

  • Centro Vasco-Navarro 'Laurak Bat', Valentzia. Orotara 7.000 euro, horietarik, 3.500 funtzionamendu gastuetarako, 2.500 kultura ekintzetarako eta 1.000 egoitza sozialean hobetze lanak egiteko.

  • Sevillako Nafar Etxea (Hogar Navarro de Sevilla). Orotara 6.900 euros,horietarik, 3.500 funtzionamendu gastuetarako, 2.800 kultura ekintzetarako eta 600 egoitza sozialerako higigarriak erosteko.

  • Logroñoko Nafar Etxea (Hogar Navarro de Logroño). Orotara 6.500 euro, horietarik, 3.500 funtzionamendu gastuak finantzatzeko eta 3.000 kultura ekintzetarako.

  • Kantabriako Nafar Etxea (Hogar Navarro en Cantabria). Orotara 6.500 euro eman zaizkio, horietarik, 3.500 funtzionamendu gastuetarako eta 3.000 kultura ekintzetarako.

  • Nafarren San Fermin Erret Kongregazioa, Madril (Real Congregación San Fermín de los Navarros, de Madrid). Orotara 5.800 euros, horietarik, 2.000 kultura ekintzak egiteko, 2.000 egoitza hobetzeko lanak egiteko eta 1.800 funtzionamendu gastuetarako.

  • Murtziako Euskal Etxea (Centro Cultural Vasco-Navarro de Murcia). Orotara 3.800 euro eman zaizkio, horietarik, 2.000 egoitza soziala hobetzeko gastuetarako eta 1.800 kultur ekintzak garatzeko.

  • A Coruñako Nafarroako Etxea (Casa de Navarra en A Coruña). Orotara 3.300 euro eman zaizkio, horietarik, 1.800 kultura ekintzetarako eta 1.500 funtzionamendu gastuetarako.

  • Nafarrak Asturiasen Elkartea (Asociación de Navarros en Asturias). Orotara 1.600 euro eman zaizkio kultura ekintzetarako.
Lotura interesgarriak

Nafar Etxeen Federazio Nazionala, España
www.hogarna.org

Uruguaira emigratutako nafar baten bertsoak liburu batera ekarriak
2007ko uztailaren 2an BasqueHeritage.com-en argitara emana

'Kanpoan den Nafarraren Eguna' ospatu da Auritzen
2007ko ekainaren 11ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

Juan Antonio Urbeltz iruinsemeak Jimeno Jurio Saria jaso du
2007ko maiatzaren 9an BasqueHeritage.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia