Boise, Idaho, AEB. Estatu Batuetan bizi zaren pertsona bat bazara (ala ez), eta Euskal Herrira gastuak oro ordainduta bidaiatu nahi baduzu, hona Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak eskaintzen dizun aukera berezia, zozketa bat medio. Bidaia zeure eskakizunei kasu eginez antolatuko zenuke, xehetasunak zeure nahien arabera Museoarekin adostuta, eta Museoak hartuta erreserbak, tour pribatuak eta zuk eskatutakoak bideratzeko ardura. Izan ere irabazleak 3.500 dolar erabili ahal izango ditu orotara gastatzekoko.
300 txartel baino ez dira salduko eta txartel bakoitzak 50 dolarreko prezioa dauka. Txartelak erosteko azkeneko eguna abenduaren 30a izango da eta zozketa Gabon Zaharrean bertan egingo da, abenduaren 31ean, bidaia garaiz prestatu ahal izan dezazun, zeuk Boiseko Museoko lagunekin zuzenean edo birtualki bilduta adierazitako jarraipideak eman eta gero.
- Hemen eros dezakezu zeure txartela
- Argibide gehiago +1 208 343 2671 edo info@basquemuseum.eus-en
- Egin zaitez Boiseko Euskal Museoko bazkide
- Lagundu Museoak daraman lana