Reno, Estatu Batuak. Gonbidapena, Pierre Urrizagaren lehenengo alaba amerikanoa izan zen Florance (Urizaga) Camino zenaren alabek luzatu dute eta bederen Kalifornia, Nevada, Wyoming, Montana eta Idahotik espero dira jendeak. Urrizagatarren adar ipar-amerikarra biltzen den lehenengo aldia izanen da hau eta ekitaldiak Lake Tahoe-n, eta Reno eta Gardnerville herrietan eginen dira. Lo egiteko erreserbazioneak, bestalde, Renoko El Dorado kasinoan egin dira.
Deialdira bildutakoei, familiaren arbola genealogikoa banatuko zaie eta t-shirt bat ere prestatu da, Zeztaua etxearen irudiarekin eta elkarretaratzearen datarekin. Bilduko direnak elkar ezagutzeko edo elkar berriro agurtzeko aukera izanen dute eta, besteak beste, asteburu horretan Renoko euskal pikinikean parte hartu eta Gardnervilleko JT jatetxe euskaldunean afalduko dute, Gardnerville bertako Overland ostatutik ere pasatu ondotik [familiako adar bati lotua da John Etchemendy-k hasi zuen Carson haraneko herri honetako Overland euskal ostatua, egun Elvira (Diaz de Mendivil) Cenoz mutrikuarrak gobernatua].
Deialdira bertaratu nahi duten Ameriketako edo Europako Urrizaga (Urizaga) deituradunek egiten ahal dute oraindik, honako helbidera idatziz:
kcamino@unr.edu.