euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetako euskal bertsolari eta sortzaileak Covid-19 hizpide hartuta: ikus Renoko Jexux Goñiren bertsoen bideoa

2020/05/08

Jexux Goñi, AEBetako Renotik (Nevada) Koronabirusari buruzko bertsoak botatzen
Jexux Goñi, AEBetako Renotik (Nevada) Koronabirusari buruzko bertsoak botatzen

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Azkeneko asteotan, bizi dugun koronabirusaren krisiak modu berezian eragin ditu Estatu Batuetako gure diasporan bizi diren euskal bertsolari eta sortzaileak. Gaurkoaren aurretik emanak ditugu Kaliforniako Chinoko Begoña Echeverriak Covid-19a zuela Baztanen hildako bere izebari eskainitako kantu eta hitzak; eta Wyoming-tik Martin Goicoechea bertsolariak, NABOko Euskara arduraduna ere badenak, Koronabirusaren bertsoen oparia egin zigun. Oraingoan, berriz, Renoko Jexux Goñi da bere-berea duen estiloan gai bera harturik Koronabirusari bertsoak eskaini eta bideo gisa plazaratu dituena.

Ez pentsa, azken emaitza denik, ondoko egunetan, beste bertso batzuk ere baditugu-eta euskara garbian Estatu Batuetako Mendebaldetik igorriak.

Gaurkoan, baina, izatez Oronoz-Mugairikoa den baina gaztea zenetik Nevada Renoaldean bizi den Jexux Goñirenak dira bertsoak. Mila esker Jexux berari eta NABOko Kate Camino eta Lisa Corcosteguiri.


Jesus Goñi bertsolaria Nevadako Renotik, etxetik, bertso kantari (bideoa NABO)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia