Estatu Batuetako Euskadiren Ordezkaritza, New Yorken egoitza duen Europar Amerikar Merkataritza Ganberako (EACC ingeleseko bere sigletan) kide da eta elkarte honek hilabetero ateratzen duen buletinak bere euskal partaide hau nabarmendu du "Monthly Member Spotlight" izeneko atalean bere azkeneko alean, 2017ko irailekoan. 1926an sortutako irabazteko asmorik gabeko erakunde hau elkarte pribatu, independente eta ez-politkoa da eta itsasoz bi aldeetako harremanak sustatzea du helburu.
New York, AEB. Hilabetero bere kide diren erakunde edo elkarteetako bat gailendu eta azpimarraten du New Yorkeko EACC (European American Chamber of Commerce, Europar Amerikar Merkataritza Ganbera) erakundeak bere izen bereko buletin hilabetekarian. 2017ko irailekoan, Euskadiren Ordezkaritza nabarmendu du honako testuarekin:
Euskadiren Ordezkaritza gobernu-agentzia bat da, Estatu Batuetako eta Euskadiren arteko merkataritza jarduerak, kultura eta harreman ekonomikoak sustatzea helburu duena. Euskadiren Ordezkaritzak 2009etik darama lanean New Yorken eta lankide eta konpainia sare dinamiko batekin egiten du lan, tartean EACC bera dagoela, atlantikoko bi aldeen arteko merkatarita harreman aukerak lagundu eta areagotzeko bi eskualdeotako euskal eta amerikar konpainien artean.
(The Delegation of the Basque Country is a government agency dedicated to empowering and promoting business, culture, and economic relations between the United States and the Basque Country. The Delegation of the Basque Country has been operating in New York since 2009, and works with a dynamic network of partners and companies including the EACC to help strengthen transatlantic business opportunities for Basque and American companies located in both regions)
-Ikus hemen buletina eta aipua