euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako Euskadiko Ordezkaritzak 'Euskal News' bere buletinaren lehendabiziko zenbakia plazaratu du

2009/07/10

Euskal News-en lehenengo azala
Euskal News-en lehenengo azala

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetan daukan Ordezkaritzak plazaratu berria du bere informazio buletina izango den 'Euskal News'-en lehenengo zenbakia. Dohaniko harpidetza daukan argitalpena da eta estatubatuarrentzat interesgarriak izan daitezkeen arlo ekonomiko eta kulturaleko albisteak biltzea dauka xede, Euskadiren irudia suspertzeko eta berari buruzko ezagutza bultzatzeko. Lehenengo aleak lau orrialde dauzka, koloretan, eta honako albisteak biltzen ditu, besteak beste: AEBetako Empresbask-en sorrera pausoak, hainbat euskal enpresen presentzia Estatu Batuetako azoketan, elkarrizketa bat Ana eta Idoia Uribarri bibolinjole euskaldunekin New Yorkeko Carnegie Hall-ean jo ondoren, eta NABOren 30. Komentzio eta jaialdia Nevadako Renon bi asteren buruan.

New York, Estatu Batuak. Estatu Batuetako Euskadiko Ordezkaritzak bere lehenengo buletina plazaratu du, ingelesez. "Euskal News-i esker euskal jatorriko pertsonak edota Euskal Herriarekin harremana daukatenak euren intereseko albisteak eskuratu ahal izango dituzte" azaldu du Aitor Sotes Estatu Batuetako Ordezkaritzako burua den Aitor Sotes donostiarrak. Zenbait sailen bidez, buletinak ekonomia, kultura, turismoa eta informazio orokorreko berriak banatu nahi dizkie Estatu Batuetako euskal Diasporako kideei.

New Yorken egoitza daukan Euskadiko Ordezkaritza, azaltzen da buletinean, Euskal Herriari edo euskaldunei buruz heltzen zaizkion hitzorduak eta berriak eta dituen ezagutzak partekatu nahi ditu; Euskal News, beraz, hilabetero plazaratuko da eta dohaniko harpidetza izango du e-mail bidez hartu nahi duten guztientzat.

Euskadiko eta AEBetako euskal berriak

Lehendabiziko aleak tratatzen dituen gaien artean daude, esaterako: AEBetan Emprebask sortzeko egiten ari diren ahaleginak; Ordezkaritzak egindako lanak, hala nola WindPower 2009 azokan izan zuen partaidetza, bertan 12 euskal enpresa zeudela partzuer; Ordezkaritzaren presentzia Atlantako Bio Buzz 2009 azokan, bertan BioBide euskal ekimenak saria lortu zuelarik; Ana eta Idoia Uribarri euskal bibolinjoleekin New Yorkeko Carnegie Hall-en emanaldia eskaini ondoren eginiko elkarrizketa; Euskadi zer den, bere hainbat alderdi bertan bizi nahi duten immigranteei esplikatuz ingelesez eta beste zenbait hizkuntzatan argitara emaniko liburu baten berria, kitorik eskura daitekeena bere bertsio elektronikoan; edota Nevadako Renon bi asteren buruan NABOk egin behar duen 30. Biltzarra eta Jaialdia.

Buletinarekin harremantzeko aski da emaila bidaltzea Noemi Gonzalo-Bilbaori, honalo helbidean: mailto:gonzalo-bilbao@ej-gv.es. Estatu Batuetako Euskadiko Ordezkaritza, berriz, honako helbidean dago: 820 Second Avenue, Suite 13 B, New York 10017, telefonoa (212) 551 3524.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia