euskal diaspora eta kultura
2010/02/04
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. 'Gure gurasoak nolakoak ziren azaltzeak geure nortasunaren erdiari buruz hitz egiten du'. Juan B. Alberdi politikari argentinar handiaren esaldi honekin egin zien harrera Enrique Aranburu Udako Euskal Unibertsitateko koordinatzaileak aurtengo ikasleei. Izan ere, iaz hasitako ekimen honek, pasa den otsailaren 1ean, ziento erdi bat lagun bildu zituen, bertara euskara eta euskal kultura gaietan sakontzeko asmoarekin bilduak.
[Buenos Airesko Udako Euskal Unibertsitateko ikasleak inaugurazio ekitaldian]
Inaugurazio ekitaldian, eta Instituzioaren izenean, Santiago Bonfantik ongi etorria eman zion ikasleriari; ondoren, Ana Paula Segurola organo-jotzaile uruguaitarraren laguntzaz 'Gernikako Arbola' abestu zuten Sarandi kalera gerturatutakoek. Ikastaroaren lehenengo hitzaldia, 'Euskal Herriaren misterioa' izenekoa, Mikel Ezkerroren esku egon zen. Ondoren, Euskal Herriko geografiari buruzko klasean hartu zuten parte ikasleek.
Lotura interesgarriak
'Euskal Echea' Institutua
www.euskalechea.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus