euskal diaspora eta kultura
2010/02/12
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Moratinosek nabarmendu zuen Lopez beste modu batean ari dela islatzen «Euskadi munduan», «beste modu batean ari da defendatzen kanpo ekimena, modu positiboan, bai Euskadirentzat, bai Espainiarentzat». «Iraganean Espainiako Gobernua Euskadiko herritarren interesak atzerrian defendatzen saiatzen zen, baina ez zuen beti sintonia bera topatzen sinergiak modu baikorrean garatzeko».
Lopezek ildo beretik egin zuen. Esan zuen Jaurlaritzak atzerri politika egin nahi duela Espainiako Gobernuarekin «beharrezkoak ez diren gatazkak saihestuz». Haren ustez, atzerri politikak munduan «Euskadi erreala» islatu behar du.
Europa hizpide
Europan Euskal Autonomia Erkidegoak izan beharreko parte-hartzea ere izan zuten hizpide bi agintariek. Parte-hartze hori hobetzeko tresnak aztertu zituzten lan bileran. Moratinosek esan zuen konpromisoa hartu zuela lanean segitzeko «Euskadiren aitortza Europako erakunde guztietan onartzeko». Lopezek esan zion parte-hartzea eraginkorragoa izan dadin tresnek hobetu behar zutela. Ildo horretatik, ardatz atlantikoaren nazioarteko konferentzia bat EAEn egiteko asmoa azaldu zion Moratinosek Lopezi, atzerri ministro gisa Euskal Herrira egin duen lehen lan bidaian.
(2010-02-12an Berriak argitara emana)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus