euskal diaspora eta kultura
2009/10/28
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. EuskalEtxeak.net atariak islatzen duenez, Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariarekin egindako bilera joan den ostiralean, urriaren 23an, egin zen, eta Espainiako zortzi euskal etxetako ordezkariak bertaratu ziren, eta haiekin batera, baita elkarrekin osatzen duten federazioko buruzagitza ere.
Lehendakaritzako eraikinean egin zen bileran euskal etxeek ekarri zituzten zenbait gai mahaigaineratu ziren, horien artean abian dauden programak, ekinbide berriak, eta partikularzki dirulaguntzak egokitzeko indarrean dauden irizpideak. Izan ere, irizpide horiek aldatzeko proposamenik badago, Jaurlaritzan gustura jasoko dituztela esan zen bertan.
Bileraren ondotik, Bartzelona, Errioxa, Madril, Murtzia, Palma de Mallorca, Salou, Valentzia eta Valladolid-eko euskal etxeetako kideak Gasteiz ezautzera atera ziren eta ibilbide gidatu bat egin zuten Santa Mariako katedralean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus