euskal diaspora eta kultura
2010/10/27
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. “Garrantzi handiko data da gaurkoa geure herrialdearen historian, Gernikako Autonomia Estatutuak Euskadiko gizarteak libre eta demokratikoki hautatu duen autonomia bat eraiki baitu”. Euskadiko ereserkia entzun ondoren, hitz hauekin hasi zuen bere mintzaldia Elvira Kortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Euskadiko Ordezkariak. San Telmo auzoan dagoen Sagardi jatetxera hurbildu ziren lagunei eskerrak eman ostean, Kortajarenak Gernikako Autonomia Estatutua nola sortu zen oroitu zuen.
"Badakit erakunde batzuk ez daudela ados eta ospakizun honen kontrako jarrera hartu dutela; baina Euskadiko gizarteak hautatu eta defenditu dituen instituzioak errespetatzea gauzarik garrantzitsuena dela uste dut nik", adierazi zuen Jaurlaritzaren ordezkariak. Izan ere, Argentinan, bertako zenbait euskal elkartek, FEVA euskal erakundeen federazioa buru, data ospatzearen aurkako iritzia eman dute aditzera azken egunotan. Asteleheneko hitzordura agertu ez zen FEVAk, ohar baten bidez, "euskal erakundeen ordezkari den heinean" eta "Zazpi Lurraldeetako ondorengoen izenean" euskaldunen jaia Aberri Eguna dela aldarrikatu zuen.
[Ekitaldi ofiziala bukatu eta gero, gonbidatuek koktela partekatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
Hirurogeita hamar bat lagun bildu ziren Sagardi jatetxean 'Euskadiko Eguna' ospatzeko. Agintarien artean, Espainiako enbaxadako kontsularen albokoa den Juan Jose Escobar, Turismo Aholkularia Julio Moreno eta Informazio Aholkulari Luis Herrero aipa daitezke. Beste gizatalde batzuetako ordezkariak ere bertaratu ziren, besteak beste, hurrenez hurren, Kataluniako eta Galiziako Ordezkari diren Jordi Font eta Alejandro López Dobarro.
Kortajarenaren hitzak entzun ondoren, Patxi Lopez lehendakariak astelehenean bertan eta Lehendakaritzaren egoitzan --Gasteizen-- emandako mintzaldia entzuteko aukera izan zuten gonbidatuek. Ekitaldia amaituta, bertaratutakoek koktela partekatu zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus