euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Esnezalearen Bira’ lasterketaren II. edizioa Gral. Las Herasen apirilaren 24an Zazpirak Bat EEa antolatzaile

2016/04/13

Gral. Las Herasko Euskal Etxeak antolatutako ‘Esne saltzailearen Biran’ iragartzeko afixa
Gral. Las Herasko Euskal Etxeak antolatutako ‘Esne saltzailearen Biran’ iragartzeko afixa

PUBLIZITATEA

‘La Vuelta del Tambero’ (Esnezalearen Bira) auto klasiko lehiaketa bat da eta, izenak adierazten duenez, joan den mendearen hasieran eskualdeko esnezaleek egiten zuten ibilbide bera egingo dute partehartzaileek. Hitzordua apirilaren 24an da eta lasterketaren ondoren euskal bazkaria eskainiko du Gral. Las Herasko Zazpirak Bat Euskal Etxeak herriko Euskal Tabernan.

Gral. Las Heras, Argentina. Cañuelasko Auto Klasikoen Elkarteak eta Gral. Las Heraseko Euskal Etxeak antolaturik, ‘Esnezalearen Bira’ izeneko ekimen honen bigarren edizioa egingo da apirileko azken igandean.

“Ekitaldiaren helburua da esnegintzan aritzen ziren antigoaleko euskaldun haiek gogoan  hartu eta omentzea. Lasterketa Cañuelasetik aterako da eta Gral. Las Herasen bukatuko, Uribelarrea, Empalme Lobos, Zapiola eta Speratti herrietatik pasatuz, hori baitzen XIX. eta XX. mende hasieran, Buenos Airesera iristeko esneak egiten zuen bidea”, azaldu dio Euskal Etxeko lehendakari Luis ‘Lae’ Echegarayk EuskalKultura.com-i.

Lasterka, berez,, erregulartasun-proba bat izango da eta 1975 urtera arte egindako autoek hartu ahal izango dute parte bi kategoriatan banatuta: 1940 urte artekoak, 30-35 kilometro orduko batezbesteko abiaduran ibili ahal izango dira; 1975 urte artekoak, ordea, 60 kilometro orduko.

Partehartzaileak

Hiri askotatik iritsiko dira Cañuelasera lasterketan parte hartzeko. Izan ere, Cañuelasko Auto Klasikoen Elkarteak eta Gral. Las Herasko "Horacio Anasagasti" izenekoak Marcos Paz, Cañuelas, Lobos, Merlo eta Buenos Aires hirietako zaleak biltzen dituzte. “Iaz arrakasta handia izan genuen proposamen honekin”, adierazi digu Echegarayk. “40 auto izan genituen lehiaketan eta 70 lasterketarekin batera egin genuen auto erakusketan. Horrek asko animatu gintuen eta aurten ere espero dugu gure itxaropenak gainditzea”.

Lasterketa bukatzean, sari-emanaldia egingo da; garaikurrak banatu eta gero, bazkari bat eskainiko du Gral. Las Herasko Zazpirak Bat Euskal Etxeak bere Euskal Tabernan, Lozano kalean eta Villamayor etorbidean. Sarrerak salgai daude 270 pesotan. Hitzordua apirilaren 24an da, goizeko 9etan eta irteera-puntua, Cañuelas. Informazio gehiago eskuratzeko, jo Zazpirak Bat euskal etxera: zazpirakbat.lh@gmail.com helbidean, Facebook kontuan edo blogean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia